Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

EMAS ingurumen-egiaztagiria eskuratuko duten erakundeak 2010ean berrogeita hamar baino gehiago izango direla aurreikusten du Eusko Jaurlaritzak

2010.eko urtarrilak 27

Nieves Teran Ingurumen sailburuordeak eskerrak eman dizkie erakundeei, ingurumen-ikuskaritzaren sistema zorrotz horretan beren borondatez parte hartzeko ahaleginagatik

Bilboko Euskaduna Jauregian “EAEko enpresek ingurumenaren arloan duten bikaintasuna" izeneko jardunaldia ospatu da eta 200 pertsona inguru batu ditu

Nieves Teran Ingurumen sailburuordea "pozik" azaldu da gaur, "bilakaera positiboa" egon delako beren borondatez Europako erregistroan parte hartu duten euskal erakundeen kopuruan. Ingurumeneko kudeaketa eta ikuskapenen sistemaren erregistroa da EMAS, eta, urtearen amaierarako, "gure autonomia-erkidegoko berrogeita hamar erakunde baino gehiago" agertuko dira bertan.

"EAEko enpresek ingurumenaren arloan duten bikaintasuna" izeneko jardunaldian egin ditu Nieves Teranek adierazpen horiek, gaur, Bilboko Euskalduna Jauregian. 200 pertsona ingururekin bildu da bertan. Honako hauek ere esku hartu dute jardunaldian: Soledad Aycart Ingurumena, Landa-ingurunea eta Itsasoko ingurunearen Ministerioaren EMAS programaren zuzendariak, María Passalacqua Kataluniako EMAS Klubaren ordezkariak eta Francisco Olarreaga Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Plangintzaren zuzendariak.

Sailburuordeak gogorarazi duen bezala, "2002an sei euskal enpresa bakarrik zeuden" EMAS Europako erregistroan inskribatuta. Ondoren, adierazi du urte amaieran gainditzea espero den berrogeita hamar erakunderen kopurua handitu egingo dela "epe laburrean, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak berriki Ekoscan sistema onartu duelako. Sistema hori EAEko 800 erakunde baino gehiagok erabiltzen dute, enpresa txiki eta ertainak EMASen sartu ahal izateko metodologia egoki gisa".

EMAS EBk bultzatutako ingurumeneko kudeaketa eta ikuskaritza eskema borondatezkoa da. Bertan, hori nahi duten enpresek, ingurumena kudeatzeko sistema bat ezarri behar dute, ingurumeneko ekintzen programa bat garatu, esparru horretan duten jokaera berrikusi eta publikoki jakinarazi, eta aditu independenteen egiaztapenaren mende jarri.

EMAS bateragarria da ingurumena kudeatzeko nazioarteko ISO 14001 arauarekin, baina legeria betetzeaz haratago doa, langileen parte-hartze aktiboa eskatzen baitu eta ingurumenaren arloko komunikazio zintzoa bultzatu.

Nieves Teranek horrelako sistemak garrantzitsuak direla nabarmendu du "ekonomia, jendartea eta ingurumenaren ikuspuntutik jasangarriagoa izango den ekonomia-eredu berri baterantz jotzeko", Eusko Jaurlaritzak bultzatutako EkoEuskadi 2020 Planean proposatzen den bezala.

Sailburuordeak onartu egin du sistema horretan borondatez parte hartzeak ahalegina eskatzen duela "sistema ongi ezartzeko giza-baliabideak eta ekonomia-baliabideak jartzean". Eta honako hau ere azpimarratu du: enpresei "onurak" ekartzen dizkiela, ez soilik natura-baliabideen kontsumoa mugatzean kostuak murrizten direlako, sortzen diren hondakinak gutxitu egiten direlako eta azpiproduktuak berrekuratzen direlako, baizik eta baita beste arrazoi hauengatik ere: administrazioarekiko harremanak hobetu egiten dira, zerga edo kontratazio publikoetan onurak jasotzen dira, enpresen irudia hobetu egiten da, langileen sentsibilizazioa eta motibazioa handitu egiten da, eta negozio-aukera berriak irekitzen dira.

"Orain arte egin den ahalegin handiarekin jarraitu egin behar da, dagoeneko erregistratuta dauden erakundeak mantendu eta erakunde berriak gehituz, EMAS erregistroen kopuruan EAE Europako lehen postuetan jartzeko" gehitu du Nieves Teranek; eta uste osoa agertu du horrelako tresnek lagunduko dutela "ekonomia-eredu berri berdeago eta bidezkoago bat egiaz posible egiteko".

Ekitaldian zehar, hainbat erakunderen ordezkariek hartu dute parte: Eaton Power Quality, Danobat, Gráficas Lankorpe eta Jesus Obrero Institutukoek. Eta beren kasu partikularrekin azaldu dute nola baliatu dituzten hobetzeko aukerak eta nola egin dioten aurre EMAS sistema ezartzeko erronkari.

Ekitaldiaren amaieran, Nieves Teran Ingurumen sailburuordeak EMAS ziurtagiriak eman dizkie honako erakunde hauei:

 

  1. Eaton Power Quality, S.L.U.
  1. Befesa Zinc Aser, S.A.
  1. Munksjö Paper, S.A.
  1. Ina Rodisa, S.A.
  1. Parador de Hondarribia

 

  1. Parador de Argomaniz
  1. Ayuntamiento de Amurrio-Departamento de Agricultura, Ganadería, Montes y Medioambiente
  1. Befesa Desulfuración, S.A.
  1. Danobat, S.COOP.
  1. Maier, S.COOP.

 

  1. Industria de turbopropulsores, S.A.
  1. Inteman, S.A.
  1. Obe Hettich, S.L., en Com  y Hettich Iberia, S.L., en Com.
  1. Arcelor Mittal Sestao, S.A.
  1. Ayuntamiento de Donostia-San Sebastian- Servicio de Medioambiente y Servicios Especiales

 

  1. Ayuntamiento de Zarautz- Departamento de Servicios Técnicos Municipales Responsables de la Gestión Integral de la Playa de Zarautz
  1. Precicast Bilbao, S.A.
  1. Befesa Aluminio, S.L.
  1. Euskaltel, S.A.
  1. Bilbao Bizkaia Kutxa-BBK

 

  1. Fuchosa, SL.
  1. Lemona Industrial, S.A.
  1. Jesús Obrero
  1. FPK, S.A.
  1. Metro Bilbao, S.A.

 

  1. Fundación Gaiker
  1. Pierburg S.A.
  1. Txindoki Alkartasuna, B.H.I.
  1. Saitec, S.A.
  1. Estaciones de Servicios de Gipuzkoa, S.A.

 

  1. Ayuntamiento de Bakio-Departamento de Medioambiente, Gestión de Playas
  1. Hidroeléctrica Iberica, S.L.U.(Central Ciclo Combinado de Santurce. Grupo 4)
  1. Terminales Portuarias, S.L.
  1. Papresa, S.A.
  1. Iberdrola Generación, S.A.U (Central Térmica de Pasajes)

 

  1. OSAKIDETZA-Comarca Bilbao
  1. Sarriopapel y Celulosa, S.A.
  1. Factor CO2 Integral Services, S.L.
  1. Gráficas Lankorpe, S.L.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Nieves Terán, sailburuordea