Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Eusko Jaurlaritzak María Díaz de la Cebosa doktorearen lana nabarmendu du, hezkuntzaren eta giza eskubideen defentsaren arloan egindako ekarpenengatik

2024-06-13
  • Bilbon Mujer Siglo XXI elkartearen 2024ko Urrezko Orratza saria jaso du
  • Robert F. Kennedyk eta bere alaba Kerryk defendatu zituzten giza eskubideen sustatzailea da

Bilbo, 2024 06 13

Josu Erkoreka  Lehenengo Lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburuak, Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak eta Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur arratsaldean Bilbon Mujer Siglo XXI elkarteak 2024ko Urrezko Orratza eman dion María Díaz de la Cebosa doktorearen lana nabarmendu du, hezkuntzaren eta giza eskubideen defentsaren arloan egindako ekarpenengatik.

Sailburuekin batera izan dira Bilboko Carlton Hotelean, Carmen Miral buru dela, egin den galan Juan María Aburto alkatea eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko diputatu nagusia ere.   

María de la Cebosak hezkuntzaren eta giza eskubideen defentsaren arloan egindako ekarpenengatik jaso du saria. 1995ean Cruzada por los Niños GKE sortu zuen, hasiera hartan Balkanetako gerrak kaltetutako haurrei mediku-arreta emateko. Urteetan zehar, erakundeak Afrikara zabaldu ditu bere esku solidarioak, eta Mozambikeko Casa do Gaiato umezurztegiarekin eta Gorongosako Parkeko komunitateekin elkarlanean jardun du Greg Carr Fundazioarekin batera.  

Díaz de la Cebosa CIS University ospetsuaren burua izan da 1998az geroztik. Printzipio humanista eta liberaletan errotutako hezkuntza-erakunde horrek ikasleei unibertsitate-graduak eskaintzeaz gainera, Amerikako hezkuntzarik onenaz elikatzen den prestakuntzarako sarbide integrala eta mugak gainditu dituen kalitatezko formakuntza ere eskaintzen ditu. Gainera, International Studies Foundation erakundearen eta Robert F. Kennedy Human Rights Spain Fundazioaren buru da. Bi erakunde horiek justizia soziala eta giza eskubideak sustatzen dituzte hezkuntza-programa berritzaileen bidez.

Robert F. Kennedyik defendatu zituen giza eskubideen sustatzailea den aldetik, Díaz de la Cebosaren ustez, giza duintasuna, bakea eta justizia soziala dira bere helburuak. Forbes aldizkariari egindako adierazpenetan adierazi duenez, “gaur egungo egoeran, munduko hainbat lekutan gatazka belikoak ditugun une hauetan, inoiz baino beharrezkoagoa da balio horiek aurkitzea. Gero eta nabarmenagoa da desberdintasun soziala eta, horregatik, ezinbestekoa da erreferente izango ditugun eta gizartea kontzientziatzen lagunduko diguten irudiak aurkitzea”.

Bere hezkuntza-programa Roberten alabetako baten, Kerry Kennedyren, Speak Truth to Power: Human Rights Defenders Who Are Changing Our World liburuan oinarrituta dago. Bi urtez, Kerry munduan zehar ibili zen eta Václav Havel, Rigoberta Menchu, Malala, Desmond Tutu, Dalai Lama eta beste hainbat pertsonaiaren gertaerak jaso zituen. Liburuan oinarrituta sortu zuen bere programa. Bere metodologia giza eskubideen defendatzaileek aurre egin behar izaten dieten gorabeherak eta mundu osoan horren kausak aztertzea da.  

Programak hezkuntza-saio praktikoen bidez sorberritzen ditu haien istorioak, eta saio horiek gazteei sarbide aparta eskaintzen diete giza eskubideei buruzko gaiak ulertzeko eta, modu horretan, euren eguneroko bizitzetan justiziaren defendatzaile enpatiko bihurtzeko. Orain arte programa mundu osoko 6 milioi ikasle, irakasle eta lider sozialengana iritsi da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • Carmen Miral, María Díaz de la Cebosa