Berriak Segurtasuna
qrcode

Josu Erkoreka buru dela elkartu da Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseilua

2024-06-12
  • Bileran, beste gai batzuen artean, 2023ko Delinkuentzia Memoriaz, Euskadiko Segurtasun Publikoaren 2025eko Planaren betetze-mailaz eta Euskalmeten sorreraz hitz egin dute

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua buru dela elkartu da gaur goizean Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseilua. Erakunde horretan Euskadiko segurtasun publikoaren sisteman eskudunak diren edo inplikatuta dauden erakunde guztiak daude ordezkatuta: Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak, EUDEL, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritza, Legelarien Euskal Kontseilua, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, EAEAN eta EAEko Fiskaltza Nagusia.

Bileran, erakundeen ordezkariek Euskadiko delinkuentziak 2023an izan duen bilakaera eta Euskadiko Segurtasun Publikoaren 2025eko Planaren betetze-maila aztertu dituzte. Horrez gainera, Euskalmet SA Euskal Meteorologia Agentzia sortzeko prozesuan egindako aurrerapenen berri ere eman dute, joan den martxoan sozietate anonimo publiko bihurtu baitzen, “bitarteko propio pertsonifikatu” gisa. Era berean, Euskadiko Azpiegitura Sentikorren Planak eta Eskualdeetako Planak ere aztertu dituzte.  

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)