Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
qrcode

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko programaren laguntzak arautzen eta deitzen dituen agindua onartu du (Gobernu Bilera 2024-06-11)

2024-06-11

Gaur onartu da Gobernu Kontseiluan 2024. urterako Turismoa Merkaturatzeko eta Sustatzeko Programaren laguntzak arautu eta horien deialdia egiteko agindua. 984.000 €-ko aurrekontua duen ekimen honen helburua da Euskadiko turismo-sektoreko enpresei produktu berriak garatzen eta merkaturatzen laguntzea, sen ekintzailea eta berrikuntzaren kultura sustatuz. Era berean, Euskadi Basque Country marka turistikoaren posizionamendua sendotzea eta gaualdien kopurua handitzea ere bilatzen du.

Laguntza hauen onuradun diren erakundeak mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETE) edo horien batasunak dira, turismo-zerbitzuak ematen dituztenak, eta, berritasun gisa, deialdi berri honetan Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan (REATE) izena emanda egotea eskatzen da. Turismo-jarduera osagarriak egiten dituztenak ere sartzen dira. Bestalde, helburu soziala turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko jarduerak dituzten irabazi asmorik gabeko elkarte, fundazio eta erakundeak ere onuradunak izango dira.

Euskadin garatutako turismo-produktuak sortzeko, abian jartzeko, sustatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emango dira. Ekimen horiek turismo-produktu lehiakorrak, arduratsuak eta jasangarriak garatzen, merkaturatzen eta sen ekintzailea eta berrikuntzaren kultura sustatzen lagundu beharko dute.

Era berean, Euskadin egindako kultura-, gastronomia- eta kirol-ekitaldiak babestuko dira, nazioko eta nazioarteko proiekzioa dutenak eta eskualdearen irudi eta posizionamendu turistikoa sendotzen laguntzen dutenak. Ekitaldi horiek Euskadi bikaintasuneko eta lehiakortasuneko helmuga turistiko gisa posizionatzen lagundu behar dute, baita gaualdien kopurua handitzen ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko