Berriak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak
qrcode

Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko Garraio Partzuergoari laguntza zuzena ematea baimendu du, Mugi txartela ezartzeko bizkaiko itsaso, errepide eta kable bidezko garraioan (Gobernu Bilera 2024-06-11)

2024-06-11

Gobernu Kontseiluak baimena eman dio jarduneko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburu Iñaki Arriolari Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko eta Partzuergoari 151.000 euroko zuzeneko laguntza emateko, probintziako autobusetan, kable bidezko garraioan eta itsas garraioan Mugi txartelak erabili ahal izateko. Garraio horiek guztiak Barik sistemari atxikita daude. Helburua da Gipuzkoako txartelaren erabateko elkarreragingarritasuna lortzea Bizkaiko garraio publikoan, Barik eta Mugiren arteko elkarreragingarritasuna lehen fase baten ondoren osatu denean Bilboko metro-lineetan. 

Alde horretatik, Bizkaiko Garraio Partzuergoko eta Barik sistemako operadore bakoitzaren sistema eragileetan eta ezeztagailuetan ekipamenduaren egokitzapenak eta beharrezko garapenak egiteko erabiliko da laguntza (Bizkaiko Garraio Partzuergoko sistema zentralen egokitzapena, segurtasun-arloko jarduketak, eta geraleku eta geltokietan Mugi txartelak ezartzea barne). Integrazio hori Bizkaibusen, Bilbobusen eta Bizkaiko gainerako hiri-autobusetan egingo da, baita kable bidezko beste garraiobide batzuetan, Bizkaia Zubian eta Barik zerbitzuari atxikitako itsas garraioko beste zerbitzu batzuetan ere (bidaiarien txalupak).

Hitzarmena Bat txartelarekin elkarreragingarritasuna sustatzeko 2022ko azarotik indarrean dagoenari gehitu behar zaio, eta helburua da jarduketak 2024. urtea amaitu baino lehen egitea, iazko azaroan onartutako Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Legearen bigarren xedapen gehigarriari jarraiki. Xedapen horrek ezartzen duenez, Euskadiko noizbehinkakoak ez diren garraio publikoko tituluak erabat elkarreragingarriak izango dira erkidegoko garraiobide guztietan, araua indarrean sartu eta bi urtera.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @josefrancid
    2024-06-12

    Comentario de X:
    🚌🚈La tarjeta Mugi (Gipuzkoa) podrá ser utilizada como medio de pago en el sistema de transporte público de Bizkaia (CTB) a finales de 2024.

    https://t.co/a2IiekNxPI

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko