Berriak
Eu

Autonomia Erkidegoen eta Garapenerako Lankidetzaren V. Batzarra

2012.eko martxoak 05

Autonomia Erkidegoen eta Garapen Lankidetzaren V. Batzarra Portugaleten hasi da gaur. Oraingo honetan Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak antolatua.

Lankidetzarekin konpromisoa mantenduz, Eusko Jaurlaritza da aurten autonomia erkidegoetako lankidetza politikari buruz antolatu diren jardunaldi horien anfitrioia. Eusko Jaurlaritzak, krisian egon arren, apustua egiten du garapenean laguntzeko eta pobreziaren kontra aritzeko bai bolumen globalean, bai aurrekontuaren ehunekoan eta laguntza per capita-n.

Autonomia erkidegoen gobernuen nazio arteko lankidetza politika publikoa da pobrezia murrizteko, desberdintasunen aurkako borroka egiteko eta giza garapen iraunkorra sustatzeko. Politika honen abiapuntua da gure gobernuak ezinbesteko erantzukizuna duela giza eskubideak eta Hegoaldeko herri eta eskualdeen garapena bermatzerakoan.

Manu Salinero, Lehendakaritzaren idazkari nagusia eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren presidenteordea, izan da batzarra inauguratu duena, Marta Ares Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarekin, Gonzalo Robles Lankidetzarako idazkari nagusiarekin eta Mikel Torres Portugaleteko alkatearekin batera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Marta Ares
    Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Manu Salinero, Marta Ares