Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Osasuna
qrcode

Abian da “Botika etxean eskura” proiektua Arabako landa eremuan arreta farmazeutikoa hobetzeko

2024-06-10
  • Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Farmazialarien Elkargoak hitzarmena sinatu dute gaur Añanako eta Arabako Mendialdeko eskualdeetan sendagaiak etxez etxe emateko ekimen hau abian jartzeko

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak, Anartz Gorrotxategui Lurralde Orekako eta Lurralde Antolaketako diputatuak eta Milagros López de Ocáriz Arabako Farmazialarien Elkargoko presidenteak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur Arabako Lurralde Historikoko Añana eta Arabako Mendialdeko eskualdeetako landa-eremuko biztanleei farmazia-arreta hobea emateko, “Botika etxean eskura” programaren bidez.

Proiektu pilotu honen helburu nagusia da sendagaiak etxez etxe ematea eta arreta farmazeutiko hobea eskaintzea aipatutako eskualdeetan bizi diren pertsonei, pazienteari agindutako sendagaiak bere medikuak ezarritako jarraibideen arabera jasotzen lagunduz, medikazioaren erabilera berrikusiz eta kontrolatuz, eta sendagaien erabilerarekin lotutako emaitza negatiboak prebenitzeko edo saihesteko arazoak identifikatuz.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu duenez, ekimen aitzindari hau, berriz ere erakundeen lankidetzaren emaitza dena, sendagaiak etxez etxe emate hutsetik harago doa, Arabako landa-eremuko biztanleen arreta eta jarraipen farmakoterapeutikoa hobetzen baitu beren etxeetan. Era berean, tratamenduarekiko atxikimendua indartzeko eta, hala badagokio, dosifikazio-sistema pertsonalizatuak prestatzeko balioko du, baita Osakidetzako Lehen Mailako Arretako profesionalei tratamenduaren beraren inguruan edo pazienteentzat garrantzitsuak diren beste alderdi batzuen inguruan garrantzitsutzat jotzen diren oharrak jakinarazteko ere.

Bestalde, Gorrotxategik azpimarratu du Arabako Foru Aldundiak garrantzi berezia ematen diola proiektu honi, “Arabako landa-eremuko pertsona askoren bizi-kalitatea nabarmen hobetzen duelako”, eta urrats berri bat delako erakunde arteko helburuan, populazio-gune handietatik kanpo bizi diren herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak hobetze aldera.

Milagros López de Ocáriz Arabako Farmazialarien Elkargo Ofizialeko presidenteak ere positibotzat jo du programa pilotu hau; pandemian antzemandako eskaera bati erantzuten dio, pertsonei arreta farmazeutiko integrala eskaintzeko. Aldi berean, administrazio publikoek programa martxan jartzeko erakutsi duten sentsibilitatea eskertu du López de Ocárizek, eta bere balio kualitatiboa nabarmendu du; izan ere, “landa-eremuan bizi diren pertsonen autonomia hobetzen laguntzen du, farmazialari profesionalen tratu hurbila eta pertsonalizatua jasotzeaz gain. Gainera, profesional hauek trebakuntza emango dute bizi-ohitura osasungarrietan, gainerako osasun-profesionalekin eta eragile sozialekin batera”.

Gaur goizean sinatutako hitzarmena gaur bertan sartuko da indarrean, 2 urteko indarraldiarekin eta aukera emango du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Arabako Foru Aldundiko Lurralde Oreka eta Lurralde Antolamendu Sailak “Botika etxean eskura” proiektua finantzatzeko, urtean guztizko 125.000 €-ko ekarpenarekin; Eusko Jaurlaritzaren aldetik 95.000 € eta Foru Aldundiaren aldetik 30.000 €.

2 iruzkin
  •  erabiltzaile
  • Argazkia SN Robot
    @Farmaceuticos_
    2024-06-11

    Comentario de X:
    🤝@osakidetzaEJGV y el @ConsejoPVfarma mejorarán la autonomía de las personas que viven en la zona rural y mejorar la adherencia al tratamiento de la población con #asma y #EPOC.

    https://t.co/f4XdcWQhBu https://t.co/11jDBhN9ym

  • Argazkia SN Robot
    @COFAlava
    2024-06-10

    Comentario de X:
    Luz verde a un convenio para mejorar la autonomía de las personas que viven en la zona rural, con un trato cercano y personalizado por parte del profesional farmacéutico
    https://t.co/usIXhzBTiR https://t.co/kzpsGFHO3z

Ekitaldiko kargudunak