Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak adierazi du azken hamarkadetan erakundeen eta enpresen arteko lankidetza-eredua indartzea eta areagotzea lortu dela

2024-06-07
  • Iñigo Urkulluk amaiera eman dio gaur eguerdian SEA Arabako Enpresarien Elkartearen Biltzar Nagusiari eta Erakundeak ematen duen sari gorena jaso du bertan
  • Halaber, lehiakortasunaren, talentuaren eta hazkundearen garrantzia nabarmendu du

Iñigo Urkullu Lehendakariak SEA Arabako Enpresarien Elkartearen Biltzar Nagusiaren amaiera-ekitaldian parte hartu du, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburuarekin batera. Ekitaldia gaur eguerdian izan da, Gasteizko Vital Eraikinean.

Bere hitzaldian, Urkulluk erakundeen eta enpresen arteko lankidetza publiko-pribatuaren garrantzia nabarmendu du, eta, ildo horretan, honako hau azpimarratu du: eredu hori "indartzea eta areagotzea lortu dugu" azken hamarkadetan, eta horretarako “bi aldeen ekarpena ezinbestekoa da”. "Herrialde baten aurrerapenak lankidetza eskatzen du, eta hori ezinezkoa da ekonomia- eta industria-sare indartsu eta dibertsifikaturik gabe", adierazi du.

Gainera, Lehendakariak Euskadiko lan absentismo tasa handiak aipatu ditu, "adierazle honetan Europako buruarengandik gertu gaude" aitortu du, baina "Euskadiren nazioarteko kaudimen-irudia" ere azpimarratu du. Horren erakusgarri, ELGEk egindako "Reactivar  el crecimiento ampliamente compartido de la productividad en España” txostena aipatu du, non Euskadiko produktibitate- eta hazkunde-maila altuak nabarmentzen diren.

Horren inguruan, Urkulluk azpimarratu du lehiakortasuna, talentua eta hazkundea "etorkizunean mantendu beharreko bidea" direla, baina betiere, zehaztu du, "ekiten, inbertitzen eta ametsa enpresa bihurtzen duen pertsonaren balioa aitortuz".

GORAIPAMENAK ETA AINTZATESPENAK

Pascal Gómez SEAko Presidentea eta Juan Ugarte Erakundeko Zuzendari Nagusia ere amaiera-ekitaldiaren buru izan dira, eta, horren baitan, Lehendakariak SEA Arabako Enpresarien Elkarteak ematen duten sari gorena jaso du, Urrezko eta diamantezko Pin bat hain zuzen ere, eta Urkulluk "lankidetza publiko-pribatuaren ereduaren bermetzat" jo du.

Era berean, Fernando Salamero enpresariak SEAren “Enpresa Konpromisoa” izeneko saria jaso du Josu Sánchez iazko edizioko irabazlearen eskutik.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)