
Nerea Melgosak familia- eta hezkuntza-sustapena, etxebizitza, enplegua eta espazio soziosanitarioen sorrera aztertu ditu Gao Lacho Drom´ekin
VG 2024 06 06
Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua Gasteizko Gao Lacho Drom ijito-elkartearen zuzendaritzarekin elkartu da gaur goizean, eta bileran familiekin, hezkuntzarekin, enpleguarekin, etxebizitzarekin eta espazio soziosanitarioekin lotutako hainbat gai jorratu dituzte.
Eusko Jaurlaritzak hainbat esku-hartze babesten ditu bizikidetza hobetzeko, eskola-porrota prebenitzeko eta gune komunitarioen erabileran ohitura onak sortzeko. Horretarako, hainbat tailer daude familiaren eremuko, gizarte eta hezkuntzaren eremuko eta eremu soziosanitarioko lan-arloetan.
Lakuak sustatutako familia- eta komunitate-politikako programak ijito-komunitateko familia askorekin garatzen du bere jarduera gizarte-ekintzaren, ijitoen parte-hartzearen, diskriminaziorik ezaren eta tratu-berdintasunaren sustapenaren, gizarte-sentsibilizazioaren eta zeharkako genero-ikuspegiaren arloetan.
Gao Lacho Drom ijitoen elkarteak beti parte hatzen du Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak antolatzen dituen jardueretan.
-
2024-06-06
Comentario de X:
☸️Nerea Melgosa sailburuak familia eta hezkuntza-sustapena, etxebizitza, enplegua eta espazio soziosanitarioen sorrera aztertu ditu gaur Gastzi-en Gao Lacho Drom elkartearekin. -
2024-06-06
Comentario de X:
☸️ La consejera Nerea Melgosa analiza con #GaoLachoDrom en Gasteiz la promoción familiar y educativa, vivienda y empleo y la creación de espacios sociosanitarios
👉https://t.co/hZtuyMitsL#ijitoelkartea #comunidadgitana https://t.co/v5WB2mzSI1










