Berriak Lana eta Enplegua
qrcode

LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA BIEMH 2024ra ERAMAN DU OSALANEK

2024-06-04

OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak BIEMH 2024aren ospakizuna bozgorailu gisa baliatuko du gizartea kontzientziatzeko segurtasuna eta osasuna ezinbesteko baldintza gisa sartzeko beharraz, lana duintzat jo ahal izateko eta langileen ongizatea bermatzeko.

Sinetsita prebentzioan dagoela lan-istripu eta gaixotasun profesionalen konponbidea, OSALANek bere garrantzia nabarmenduko du WORKinn Talent Hub-en parte hartuz. Stand bat izango du, eta bertan dibulgazio-materiala eskainiko du. Horrez gain, lau tailer egingo ditu, "Lanean osasuna irabazi nahi al duzu?" izenburupean, langileek laneko arriskuen prebentzioaren arloan dituzten eskubideak eta betebeharrak jorratuko dituzte lau arlotan:

  • Industria-sektorea eta profesional seniorrak: lan-merkatuaren egungo errealitateak, non lan-bizitza luzatzea aukeratzen den eta kolektibo gazteenen enplegagarritasuna hobetzeko ahaleginak egiten diren, antolamendu-testuinguru berean bost belaunaldi elkartzea eragin du. Belaunaldi horiek askotarikoak dira esperientzian, ibilbide profesionalean eta bizi-ibilbidean, gaitasunetan eta ezagutzetan, lan-itxaropenetan, beharretan eta lehentasunetan eta abarretan, eta, beraz, adinaren ikuspegia sartu behar da enpresaren edozein jardueratan.
  • Sortzen ari diren enpleguak 2030: Teknologia berriek, hala nola robotikak, adimen artifizialak, teknologia kognitiboek, nanoteknologiak edo 4.0 Industrian gauzen internetek laneko arrisku berriak sor ditzakete, eta horien aurrean prebentzio-neurriak hartu behar dira.
  • Nire lehen enplegua industria-sektorean: Arrisku tradizionalak eta sortzen ari direnak prebenitu behar dira, honelako neurriak hartuz: makinak mantentzeko programa egokia edo berariazko prestakuntza-programak, ezagutzen eta adinaren arabera.
  • Moldeak hautsiz: emakumeak sektore maskulinizatuetan: Adierazi behar da gizonen eta emakumeen osasuna desberdina dela arrazoi biologikoengatik, baina baita arrazoi sozialengatik ere, eta, beraz, genero-ikuspegia kontuan hartu behar da bizitzaren eremu guztietako desberdintasun- eta diskriminazio-egoerak adierazteko, lan-arriskuen prebentzioa barne.

Ildo horretan, lanean osasuna nola babestu jakin nahi duen oro gonbidatuta dago ekainaren 5ean eta 6an OSALANen stand-era hurbiltzera. Bertan, lan-osasunaren arloan diren eskubideei buruzko ezagutzak emango dira, eta ekainaren 3tik 7ra egingo diren edozein tailerretan parte hartu ahal izango da. Gainera, Digitalan.eus tresna erabili ahal izango da, laneko osasun digitalaren maila neurtu ahal izateko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
  • Lourdes Iscar Reina
    Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari orokorra (XII legealdia)