Birikietako Minbiziaren Europako Astea
Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
qrcode

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Donostia Sustapenak merkataritza suspertzeko Ekindendak proiektuan laguntzen dute (Gobernu Bilera 2024-06-04)

2024-06-04

Gaur, Gobernu Kontseiluak erabaki-proposamena onartu du, Donostiako Udalaren Donostia Sustapena sozietateari zuzeneko dirulaguntza emateko, merkataritza-sektorearen berrikuntza-hubaren esparruan ekintzailetzarako eta merkataritza suspertzeko Ekindendak proiektuan lankidetzan aritzeko.

Hiriko merkataritza-eremuak biziberritzeko eta lokal itxien okupazioa sustatzeko, Ekindendak proiektu esperimentalerako zuzeneko dirulaguntza bultzatu da. Programa honen bidez, negozio-ideia berriak dituzten ekintzaileei lagundu nahi zaie lokal itxietan ezartzen, inguruan dauden saltokiekin bat eginez. Helburu nagusiak hauek dira: hazteko ahalmena duten merkataritza-proiektu ekintzaileak identifikatzea eta haiei laguntzea; ekintzaileak merkataritza-lokaletan ezar daitezen sustatzea, negozio-ideiak merkatuan bertan probatu ahal izan ditzaten; eta hutsik dauden lokalen okupazioa sustatzea, aholkularitzaren eta laguntzaren bidez.

Helburu horiek lortzeko, Ekindendakek laguntza eta babes teknikoko sistema bat du negozioen benetako inpaktua ebaluatzeko eta neurtzeko, eta inguruko merkataritza-sarean bideragarria den egiaztatzeko. Gainera, programaren osagarri, 150.000 €-ko dirulaguntzak emango dira, hiru ordainketatan banatuta. Lehenengoa 60.000 eurokoa da (% 40), Gobernu Kontseiluak laguntza onartzean; bigarrena, 60.000 eurokoa (% 40), urte honetako azaroaren 30a baino lehen jarraipen-txostena aurkeztu ondoren; eta hirugarrena, 30.000 eurokoa (% 20), ekintzak behar bezala gauzatu direla justifikatu ondoren, 2025eko martxoaren 31 baino lehen.

Dirulaguntza honetarako lankidetza-esparrua urtebetekoa da, udal mailan metodologia bat garatzeko asmoarekin. Aldi berean, antzeko programak ezartzeko aukerak aztertzen ari dira, Gasteizko Udalarekin eta Bilboko Udalarekin lankidetzan.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @DptoTurComCon
    2024-06-05

    Comentario de X:
    ✅ Donostiako #Ekindendak proiekturako 150.000 euroko dirulaguntza onartu dugu, @FomentoSS-rekin lankidetzan.

    🚀 #TokikoMerkataritza bultzatzeko helburuarekin, hutsik dauden lokaletan negozio berriak irekitzera bideratutako ekimena.

    https://t.co/56SqgU4GYq

  • Argazkia SN Robot
    @DptoTurComCon
    2024-06-05

    Comentario de X:
    ✅ Aprobamos la subvención de 150.000 € para el proyecto #Ekindendak en Donostia en colaboración con @FomentoSS.

    🚀 Iniciativa que busca apoyar la apertura de nuevos negocios en locales vacíos, impulsando el comercio local.

    https://t.co/Ww8VeE8vIN

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko