Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Idoia Mendia joango da, aurten ere, Euzkadiko Gudontzidiaren Laguntzako Ontzitaldearen omenaldira

2012.eko martxoak 03

Ekitaldia bihar izango da, goizeko 10:30ean, Nestor Basterretxearen 'Matxitxakoko guda' izeneko eskulturaren ondoan

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburua, Idoia Mendia, berriro ere joango da Euzkadiko Gudontzidiaren Laguntzako Ontzitaldeari egingo zaion omenaldira. Unitate militar hau Eusko Jaurlaritzako Guda Zaingoak sortu zuen, 1936ko urrian, Itsas Gudaroste Errepublikarrari itsas-trafikoa eta norbere uretako arrantza babesten laguntzeko.

Ekitaldia Matxitxako Elkarteak antolatu du eta bihar izango da, goizeko 10:30ean, Bermeo-Bakio errepidean (BI-3101) eraikitako Nestor Basterretxearen 'Matxitxakoko guda' izeneko eskulturaren ondoan.

Eusko Jaurlaritzako sailburu izendatu zutenetik, Idoia Mendia beti joan izan da urteroko ekitaldi honetara. Oraingo honetan, 1937ko martxoaren 5ean Galdames merkantzia ontziko eskoltaren eta Canarias gurutze-ontziaren artean gertatutako Matxitxakoko Gudalditik igarotako 75 urteak ospatzen dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan