Berriak
qrcode

Bihar, astelehena, traktoreen kontzentrazio berri batek eragina izango du AP-8 autobidean, Biriatun

2024-06-02
  • Trafikoa bi noranzkoetan itxiko da mugaz gaindiko salgaien garraiorako, ekainaren 3ko 10:00etatik hurrengo eguneko 10:00etara.
  • Ibilgailu arinak igarotzeko kabina bakarra jarriko da.

Astelehen honetan traktoreen kontzentrazio berri bat egingo da AP-8 autobidearen mugan, Biriatun, eta, ondorioz, zirkulazioa itxi beharko da bi noranzkoetan goizeko 10:00etatik aurrera, mugaz gaindiko garraiorako. Mozketa 24 orduz luzatuko da, astearte goizeko 10ak arte.

Eusko Jaurlaritzak gomendatzen du goizeko hamarretatik aurrera AP-8tik Frantziarako noranzkoan ibilgailu mota guztiak ez zirkulatzea; izan ere, mozketa garraio astunetarako bada ere, kabina bakarra jarriko da beste ibilgailu batzuk igarotzeko. Salgaiak garraiatzeko, gainera, itxita egongo dira Estatuaren eta Frantziaren arteko mugako pasabide guztiak. Era berean, ibilgailu arinei ordezko bideak ez erabiltzea gomendatzen zaie, kolapsoak saihesteko.

Bidegiko eta Ertzaintzaren Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Unitateko langileek zaindu eta segurtasun-neurriak hartuko dituzte zirkulazioan ahalik eta eragin gutxien izateko.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak informazioa emango du PMVen (Mezu Aldakorreko Panelak), www.trafikoa.euskadi.eus webgunearen, X@trafikoaEJGVren eta 011 telefonoaren bidez (24 orduko arreta).

 

ADIERAZPENAK: David Villa, Ertzaintzako bozeramaile.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan