Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Gogorak Modesto Manuel Azkona Garaicoechea identifikatu du, 1936an hil zuten Amurrioko diputatua

2024-05-31

Gasteizko Espetxe Probintzialetik atera zuten eta, beste 4 pertsonekin batera, exekutatua izan zen; horien artean Arabako Foru Aldundiko presidentea Teodoro Olarte
Biktimaren hiru bilobak Gogoran DNA eman zuten, eta horrek ahalbidetu du identifikazioa

Gogora, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak Modesto Manuel Azcona Garaicoechea identifikatu du, Miranda de Ebroko (Burgos) Bayas hilerrian hobitik aterata. Modesto, 46 urtekoa, 1891ko otsailaren 24an jaio zen Villafrancan (Nafarroa). Arabako Foru Aldundiko diputatua zen.
Gogorak, Manuel Modesto identifikatu du, haren hiru bilobari egindako proba genetikoei esker. Azken proba 2024ko otsailean egin zen, eta horrek eragin du behin betiko identifikazioa. Beraz, DNA bankuaren emaitza positibo berri baten aurrean gaude.
Gogora harremanetan jarri da Nafarroan bizi den familiarekin. Oso aktiboak izan dira beti bere senidearen bilaketan. Memoriaren Institutua Arabako Foru Aldundiarekin eta Nafarroako Gobernuarekin ere jarri da kontaktuan.

 

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-05-31

    Comentario de X:
    🔬💐 Gogora Institutuak Manuel Azcona Garaicoechea 1936an eraildako Amurrioko diputatuaren gorpuzkiak identifikatu ditu, haren hiru bilobari egindako proba genetikoei esker.

    ✝️Miranda de Ebroko Baiako hilerrian atera zituzten.

    👉https://t.co/kreQQmFhEi

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-05-31

    Comentario de X:
    🔬💐 #GOGORA identifica a #ManuelAzcona Garaicoechea, diputado por Amurrio asesinado en 1936, gracias a pruebas genéticas a 3 de sus nietas.
    ✝️Los restos fueron exhumados en el cementerio de Miranda de Ebro.
    👉https://t.co/uJS871Tb7u

    #Memoria #GuerraCivil #GerraZibila #Amurrio https://t.co/bl8kQKCX45

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)