NIK Patrika Digitala
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Xabier Legarretak Zumaiako Malen Etxea elkartearen gizarteratze-jarduerak nabarmendu ditu

2024-05-31
  • Malen Etxea elkartearen 20. urteurrena Emakumearen Etxean

Zumaia 2024 05 31

Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio ta Asilo zuzendariak Zumaiako Malen Etxea elkarteko emakumeek gizarteratzeko sustatzen dituzten jarduerak eta ekimenak nabarmendu ditu. Elkarteko lehendakari Jessica Guzmánekin, Emakundeko zuzendaria Miren Elgarresta eta udal ordezkaritza batekin batera, Legarretak kolektiboaren jarduera laburbiltzen duen “Gure aztarnak” erakusketa bisitatu du.

Zumaiako Emakumeak Etxean egindako ekitaldi batean, Malen Etxeko arduradunek azaldu dutenez, “Ameriketatik iritsitako emakume migratzaileen elkarte bat da, eta Giza Eskubideen defentsaren aldeko apustua egiten dute, bereziki emakume etorkinentzat, herritartasun aktiboa sustatuz eta desberdintasun estrukturalak desagerrarazteko konpromisoa hartuta”.

María Cloefe Cruz Galeano poeta nikaraguarrak eta Tahutitl bikote musikalak emanaldi kultural bat eskaini dute topaketaren amaieran. Male Etxeko kideek adierazi dutenez, “Abya Yala (guna hizkuntzatik: 'lurra heldutasun betean') da gaur egun zenbait mugimendu sozialek eta pentsalari eta intelektualek, amerikar jatorrikoek edo indigenek, erabiltzen duten izena Amerika aipatzeko. Izena guna hizkuntzatik dator, Kolonbian eta Panaman jatorria duen herriak, gunaduleek hitz egiten dutena. Boliviako herri aimararen buruzagi Takir Mamanik proposatu zuen, eta 1977an onartu zuen Herri Indigenen Munduko Kontseiluak, Kirunako (Suedia) Herri eta Nazionalitate Indigenen II. Goi Bilera Kontinentalean.

 

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-05-31

    Comentario de X:
    🟣🎂 Xabier Legarreta, director de Migración y Asilo del Gobierno Vasco, y Miren Elgarresta, directora de #Emakunde, en el 20 aniversario de la Asociación Malen Etxea de Zumaia

    👉https://t.co/3QUbTDszC1

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-05-31

    Comentario de X:
    🟣🎂 #XabierLegarreta, Migrazio eta Asiloko zuzendaria, eta #MirenElgarresta, Emakundeko zuzendaria, Zumaiako #MalenEtxea Elkartearen 20. urteurrenean
    👉https://t.co/8bq3l1MouW https://t.co/3oofIw1Q1p

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)