
Nerea Melgosak: “Familia ugariek eta Eusko Jaurlaritzak Haur eta Nerabeen Legearen garapena eta Haurrak eta Nerabeak Bermatzeko Estrategia partekatuko dituzte”
- Hirukideren Bilboko egoitza berriaren inaugurazioa
Bilbo 2024 05 31
Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Haur eta Nerabeen Legearen eta Haurrak eta Nerabeak Bermatzeko Estrategiaren garapenean Euskadiko familia ugariek eta Eusko Jaurlaritzak partekatuko dituzten erronkak azpimarratu ditu gaur goizean, Hirukideren Bilboko egoitza berriaren inaugurazioan.
Juan Maria Aburto alkatea, Iñigo Abreu Hirukideko presidentea, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea, Javier Velasco, Mario Yoldi eta beste hainbat ordezkari instituzional eta sozial lagun zituela, Melgosa sailburua egoitza berriko bulegoetan ibili da, eta nabarmendu du “Hirukidek bidean lagun izaten jarraitzeko borondatea; izan ere, Euskadin, 30.000 familia inguru dira familia ugarien titulua dutenak, eta elkarteak aitortu eta lagundu egiten du haien behar eta aldarrikapenetan”.
Hirukideren 25. urteurreneko ekitaldien barruan, duela aste batzuk Zarautzen eta Gasteizen bezala, Melgosa sailburuak zorionak eman dizkie Javier Velascori eta Iñigo Abreuri, lokal berriaren inaugurazioagatik eta elkartearen jarduera emankorragatik.
“Hirukiderekin dugun harremana etengabea da, eta azken legegintzaldi hau bereziki pozgarria izaten ari da. Hurrengoa ere ilusioz betea izango da. Haur eta Nerabeen Legearen eta Haurrak eta Nerabeak Bermatzeko Estrategiaren garapenarekin erronka garrantzitsuak ditugu aurretik” nabarmendu du Melgosak.
-
2024-06-01
Comentario de X:
Euskadi, consejera @nerea_melgosa: “Las Familias Numerosas y el Gobierno Vasco compartirán el desarrollo de la Ley de Infancia y Adolescencia y la Estrategia de Garantía infantil y adolescente” https://t.co/t5XZvds6bk -
2024-06-01
Batzuetan pentsa daiteke ez duela laguntzen nondik datorren aurrekariak ezabatzeak, erabakiak hartzerakoan adingabeekin enpleguak abusuak egin zituzten, errepikatzeko joerarekin, adibidez, ez egotea arrisku-detektagailurik zentzu horretan kasuari neurri onenak hartu ahal izateko, kolektiboa babestuz pribatutasun indibiduala mugatu gabe.
-
2024-06-01
A veces se puede pensar no ayude el borrado de antecedentes de donde se venga, a la hora de tomar decisiones empleo con menores personas cometieron abusos con tendencia a repetirlos, como que no hubiera detector de riesgo en ese sentido para poder tomar las mejores medidas al caso sin limitar la privacidad derecho individual protegiendo el colectivo.
-
2024-05-31
Comentario de X:
🆕 NereaMelgosa, Hirukideren egoitza berriaren inaugurazioan, Bilbon.👏 Sailburuak zorionak eman dizkie Javier Velasco eta Iñigo Abreuri lokal berriaren inaugurazioagatik eta elkartearen jardueragatik.
-
2024-05-31
Comentario de X:
🆕 #NereaMelgosa, en la inauguración de la nueva sede de #Hirukide en Bilbao.
👏 La consejera ha trasladado su enhorabuena a Javier Velasco e Iñigo Abreu por la inauguración la actividad de la asociación.
👉 https://t.co/BDmltRJmhI#familiaugariak #familiasnumerosas https://t.co/mYLadARSqy











