Elkarlan Sariak
Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

Chillida Lekuk "Chillida 100 urte" aurkeztu du, Udako solstizioa ospatzeko lankidetza-ikuskizuna

2024-05-31
  • Aurten, musika, dantza eta poesiaren topaleku izango da museoa, udari ongi etorria emateko
  • Kukai dantza konpainiak Hernaniko hamabi erakunde kulturalek parte hartu duten proiektua koordinatu du
  • Datorren ekainaren 21ean Chillida 100 urtek emanaldi ibiltari bat proposatzen du artistaren hainbat eskulturetan zehar  
  • Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrenaren programazioaren barruan kokatzen da ekitaldi hau

Datorren ekainaren 21ean Chillida Lekuk bere ohiko Udako solstizioa ospatuko du ikuskizun parte hartzaile handi batekin. Horretarako, museoa topaleku bihurtuko da, non musikak, dantzak eta poesiak ongietorria emango dioten udari artistaren eskulturekin hitz eginez. Chillida 100 urte izenburupean, museoaren eta Hernaniko kultur eragileen arteko lankidetza-proiektu hau, Kukai dantza konpainiaren koordinaziopean, festa kultural handi bat bihurtuko da, eskultorearen mendeurrena ere ospatuko duena. Gaur aurkeztu da ekitaldia eta bertan izan da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria. 

Chillida 100 urteren sorkuntzan, Kukai dantza konpainiako zuzendaria den Jon Maya koreografoaren zuzendaritza artistikoarekin batera, hamabi erakundek hartu dute parte, hala nola Hernaniko dantza, musika eta antzerki eskolek eta museoaren jardueran hain ohikoak ez diren beste kolektibo batzuek. Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren dirulaguntza jaso du, eta gertuko komunitatearekin harremanak sendotzea eta museoaren bizitzan parte har dezaten bultzatzea du helburu.

Informazio gehiago hemen

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)