Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak ADEGIk antolatutako 2024 Enpresaren Egunari amaiera eman dio

2024-05-30
  • Iñigo Urkulluk gazteen enpresa-eremuko egoera izan du hizpide eta, bereziki, "lan-baldintza egokiak" lortzeko dituzten zailtasunak
  • Euskadiko enpresa-sareari dagokionez, honako hau azpimarratu du: "Gobernuak eta euskal erakundeek enpresa defendatzen dugu. Ekiten, inbertitzen eta arriskatzen duen pertsonaren balioa aitortzen dugu”
  • Ekitaldian, Urkulluk Traineru bat jaso du ADEGIko ordezkarien eskutik, eta "lan partekatuaren kulturaren sinbolotzat" jo du

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburuarekin batera, amaiera eman dio gaur eguerdian ADEGIk antolatutako 2024 Enpresa Egunari. Ekitaldia Fabrikan egin da, Erakundeen Trantsizio Kulturalerako diseinatutako Lehen Errendimendu Handiko Zentroan.

Urkulluk "enpleguaren egoeran, gazteen soldatan eta talentuan" jarri du arreta, eta azpimarratu du "gure gazteek lan-baldintza egokiak" behar dituztela "hauspotu, indartu eta erraztu" behar den bizi-proiektu bat garatzeko.

Enpresaren balioa nabarmentzea ardatz duen jardunaldi honetan, Lehendakariak Eusko Jaurlaritzak talentua erakartzeko eta atxikitzeko bultzatzen dituen ekimenak ere izan ditu hizpide; horien artean, STEAM Euskadi, Basque Team edo Ikerbasquek egindako lana nabarmendu ditu. Programa horiek guztiek, Iñigo Urkulluren hitzetan, "prestakuntza eta ikerketa eremuen eta euskal enpresa-sarearen lankidetzarekin egiten dute aurrera".

Euskal enpresa eta ekintzailetza ere nabarmendu ditu. “Ezinezkoa izango litzateke bizi-kalitateari eustea gure enpresa, ekonomia eta industria sarearen ekarpenik gabe" adierazi du. Hori dela eta, Urkulluk, ADEGIko ordezkarien eskutik jaso duen Traineruaren ildora,"elkarren arteko lanaren kulturaren sinbolo” gisa deskribatu duena, adierazi du Herriaren helburuak "traineru bat kudeatzen den moduan" kudeatu behar direla, "norabide berean arraun eginez".

Urtero bezala, ekitaldian hiru euskal enpresari sariak banatu zaizkie. Oraingoan, Unialco, VIVEbiotech eta Sukia Eraikuntzak enpresek jaso dute aintzatespena.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)