Berriak
Eu

Autonomia Erkidegoen eta Garapenerako Lankidetzaren V. Batzarra

2012.eko martxoak 02

Martxoaren 5ean, astelehenean, inauguratuko da Autonomia Erkidegoen eta Garapen Lankidetzaren V. Batzarra, oraingo honetan Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak antolatua.

Lankidetzarekin konpromisoa mantenduz, Eusko Jaurlaritza da aurten autonomia erkidegoetako lankidetza politikari buruz antolatu diren jardunaldi horien anfitrioia. Eusko Jaurlaritzak, krisian egon arren, apustua egiten du garapenean laguntzeko eta pobreziaren kontra aritzeko bai bolumen globalean, bai aurrekontuaren ehunekoan eta laguntza per capita-n.

Autonomia erkidegoen gobernuen nazio arteko lankidetza politika publikoa da pobrezia murrizteko, desberdintasunen aurkako borroka egiteko eta giza garapen iraunkorra sustatzeko. Politika honen abiapuntua da gure gobernuak ezinbesteko erantzukizuna duela giza eskubideak eta Hegoaldeko herri eta eskualdeen garapena bermatzerakoan.

Inaugurazioa

Manu Salinero, Lehendakaritzaren idazkari nagusia eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren presidenteordea, izango da batzarra inauguratuko duena, Gonzalo Robles Lankidetzarako idazkari nagusiarekin eta Mikel Torres Portugaleteko alkatearekin batera. Irekiera ekitaldia astelehenean goizeko 11:00etan izango da Portugaleteko Santa Clara zentroan, Bizkaian.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Manu Salinero, Marta Ares