Berriak Kultura
Eu

Zinelkar proiektuaren aurkezpena

2012.eko martxoak 02

Kultura Sailak Zinelkar-Elkarbizitzarako espazioak ekimena abian jarri du, gazteek zinemaren bidez elkarbizitza demokratikoaren inguruko hausnarketa egin dezaten

Martxoaren lehen hamabostaldian UPV/EHUko hiru kanpusetan burutuko da; 'Tilva Ros', 'Inside Job' eta 'Cinco metros cuadrados' filmak ikusi eta horien inguruko eztabaidak egingo dituzte

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ZINELKAR-Elkarbizitzarako espazioak ekimena jarri du abian. Bakea eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtearen barruan, zinematografia eta eztabaida esperientzia bat da, non UPV/EHUko ikasleek egungo elkarbizitza demokratikoaren gairik sentikorrenen inguruan hausnartuko duten: hala azaldu dute gaurko prentsaurrekoan Kulturako sailburuordeak, Antonio Riverak, eta Gazteria zuzendariak, Natxo Rodríguezek.

Gazteria Zuzendaritzak sustatuta eta Irudi Biziak elkartearen -adituak dira irakaskuntzara zuzendutako zinematografia ekitaldiak antolatzen- eta UPV/EHUko hiru kanpusetako errektoreordetzen lankidetzarekin, ZINELKAR-Elkarbizitzarako espazioak Bilbon, Donostian eta Gasteizen martxoaren lehen hamabostaldian burutuko dute.

Lehen  edizio honetan, zinemaren eta eztabaidaren bidez, honako hiru esparru hauei buruzko hausnarketa proposatuko zaie:  politikarena, krisi ekonomikoa, horren jatorriak eta ondorioei buruzkoa; gizartearena, gure herriko egoera zehatza erreferentziatzat hartuz; eta norberari dagokiona, gure taldearen, familiaren eta norberaren eremua berrikusiz.

Hiru film luze aukeratu dira, nazioarte mailan oso ezagunak eta jaialdi eta lehiaketa askotan ikusitakoak: 'Tilva Rosa', 'Inside Job' eta 'Cinco metros cuadrados'. Filmak ikusi ondoren, eztabaidak burutuko ditugu ondoko moderatzaileen laguntzarekin: Asier Gallastegui aholkularia, Angel Resa kazetaria eta Amalia Sánchez Sampedro idazlea, hurrenez hurren.

Filmak ondoko egun eta tokitan jarriko dira: martxoaren 5, 8 eta 13an 11:30ean Donostiako Zuzenbideko Fakultateko ekitaldi-aretoan; martxoaren 6, 8 eta 15ean 20:00etatik aurrera Gasteizko Florida Zinemetan, eta martxoaren 12, 13 eta 15ean 11:30ean Bilboko Zientzien Fakultateko areto nagusian.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)