Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Lana eta Enplegua
qrcode

Lanbidek 5,5 milioi onartu ditu, enplegua sustatzeko ekintzak gauzatzeko: kualifikazio txikiko gazteentzat, desgaitasunen bat duten pertsonentzat eta teleprestakuntzarako

2024-05-28
  • Berritasuna hauxe da: etorkin langabeak gaztelaniaz alfabetatzeko deialdia

Gaur, Lanbide - Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluak 5,5 milioi euroko laguntzak onartu ditu enplegua sustatzeko ekintzak abian jartzeko. Ekintzek hauxe dute xede: bat, teleprestakuntza; bi kualifikazio txikiko gazteak; hiru, desgaitasunen bat duten pertsonak (merkatu arruntean kontrata ditzaten sustatzeko); eta lau, langabezian dauden etorkinak gaztelaniaz alfabetatzea.

Lehenengo deialdiak bi milioi euroko zuzkidura du, 2024-25 aldian langabeei zuzendutako teleprestakuntza modalitateko prestakuntza-eskaintza finantzatzeko. Ekimenaren bigarren edizioa da. Eta helburu du  pertsonak kualifikatzea enpresen benetako beharretara egokitutako gaitasunak eskuratu ditzaten; eta, ondorioz, haien enplegagarritasuna hobetu dezaten. Horren bidez, parte-hartzaileek profesionaltasun-ziurtagiriak lor ditzakete.

Deialdi hau COVIDaren osasun-krisiaren ondoren sortu zen. Izan ere,  aldi horretan, agerian geratu zen beste erako formakuntza ere beharrezkoa zela (inguruabarrak txarrak izan arren,  aurrez aurreko formakuntza ordezkatzeko eta  prestakuntzarekin jarraitzeko) . Lanbide-Enplegu Zerbitzu Publikoak uste du aurrez aurreko modalitateari alternatibak bilatu behar zaizkiola ( eskulan kualifikatuaren beharra bete ahal izateko). Horregatik, deialdi honek helburu nagusia du pertsonak kualifikatzea ( produkzio-sarearen benetako beharrizanetara egokitutako gaitasunak eskuratu ditzaten), lan-garapenerako eta garapen pertsonalerako aukerak eskainiz.

Aparte, argi berdea eman zaio 2024-26 diru laguntzen deialdiari. Deialdiaren helburua da aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egitea. Orotara, 1,6 milioi euroko zuzkidura du. Eta pertsona hauek ditu xede:  EAEan  kualifikazio txikia duten gazte langabetuak ( hain zuzen ere,  DBH lortu ez duten 16 eta 25 urte bitarteko gazteak; eta, hainbat arrazoi tartean, prestakuntzarekin jarraitzeko aukerarik ez dutenak). Deialdi honek prestakuntza-proiektuak finantzatuko ditu. Halaber, proiektu horiek oinarrizko gaitasunetan, gaitasun sozio pertsonaletan eta gaitasun tekniko profesionaletan prestakuntza-ibilbideak sortuko ditu. Orotara,  15 prestakuntza-ibilbide sartuko dira.

Gaur egun, 2021-23ko eta 2022-24ko deialdiak indarrean daude. Erabat bukatuta dagoena 2020-22koa da. Bertan, 12 prestakuntza-ibilbideko plazak osatu ziren, 26 profesionaltasun-ziurtagirirekin. Orotara, 243 pertsonek lortu zuten gutxienez ibilbide bat bukatzea. Oraingo deialdian,  berriz, aurreikusten da 200 gazte trebatzea.

Bestalde, 1,4 milioi euroko zuzkidura egin da enplegu lagundurako laguntzen deialdian. Enplegu lagunduaren helburua da ondorengo kolektiboak lan-merkatu arruntean kontratatu ditzaten ; edo, dagoeneko lanean egonez gero, enplegua  mantentzea. Hona hemen lau xede-kolektibo: bat, % 33ko edo gehiagoko desgaitasun intelektuala, gaixotasun mentala edo garun-paralisia duten pertsonak; bi,  % 65eko edo gehiagoko desgaitasun fisikoa edo sentsoriala dutenak; hiru, % 33ko edo gehiagoko entzumen-desgaitasuna dutenak; eta lau,  gutxienez % 20ko eta % 33tik beherako  gaitasun intelektuala dutenak. Pertsona hauek guztiak langabezian egon behar dute; edo, bestela, pasatu behar dute Enplegu Zentro Berezi batetik (lan babestua)  merkatu arruntera.

2023an, orotara, 1,23 milioi esleitu ziren. Eta hauxe finantziatu zen: batetik, zortzi enplegu-talderen jarduerak; bestetik, 100 pertsona enpresa arruntetan kontratatzea (56 gizon eta 44 emakume); eta, hirugarrenik, 206 pertsonari laguntzea eta jarraipena egitea (pertsona hauek enpresetan zeuden integratuak eta 2023 baino lehenagoko lan-kontratuak zituzten). Era berean, 96 txertatze berri eta 202 jarraipen lortu ziren.

Deialdi honen zuzkidurarekin, espero da, gutxienez, enplegu-erakunde lagunduen 9 eskaerari erantzutea. Halaber, talde horiekin emaitza hauek aurreikusten dira: gutxienez, 70 pertsona desgaitu enplegu arruntean sartzea;  gutxienez 200 enpleguko jarraipena bermatzea; eta, minimoz,  1.100 enpresarekin elkarreragitea ( desgaitasuna duten pertsonak ohiko merkatuan laneratu daitezen sustatzeko). Laguntza horiek Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatzen dira.

Azkenik,  berrikuntza gisa, diru laguntzen deialdi bat onartu da 2024-25 urteetarako. Deialdiaren helburua da  gaztelaniaz alfabetatzeko ekintzak abian jartzea. Eta etorkin  hauek ditu xede: gaztelaniaz hitz egiten ez duten herrialdeetakoak direnak gehi  Lanbiden inskribatuta  daudenak. Deialdiak  500.000 euroko zuzkidura du. Eta 400 pertsona inguruk parte hartzea espero da.

 

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @LanDpto
    2024-05-28

    Comentario de X:
    ℹ Lanbide aprueba 5,5 millones para acciones de promoción del #empleo en jóvenes con baja cualificación, personas con discapacidad y a través de teleformación.

    🔗 https://t.co/7xPWhZFLNK https://t.co/scmmcVFe32

  • Argazkia SN Robot
    @LanDpto
    2024-05-28

    Comentario de X:
    ℹ Lanbidek 5,5 milioi onartu ditu, enplegua sustatzeko ekintzak gauzatzeko: kualifikazio txikiko gazteentzat, desgaitasunen bat duten pertsonentzat eta teleprestakuntzarako.

    🔗 https://t.co/uuw0FFbFcA https://t.co/cJUCwKeyUV

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)