Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Eusko Legebiltzarrak aho batez onetsi du Partaidetza duten Entitateen Legea

2012.eko martxoak 01

Lege honekin kontrol handiagoa izango da funts publikoen partaidetza duten entitateen gainean, eta horrek aukera emango du orain arte erregulazio nahikoa ez zuten eremu publikoetako jarduera ekonomikoaren gardentasuna eta segimendua handitzeko.


Eusko Legebiltzarrak gaur onetsi duen legeak nagusiki sektore publikoaren partaidetza edo finantziazioa duten eta orain arte erregulazio nahikoa ez izan ez duten entitateak arautzen dira, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina, Euskal Autonomi Elkarteko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko Legea eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Legea aldatzen ditu.
Alde batetik sustatuko da, administrazio bakoitzaren eskumenak erabat errespetatuz, nagusiki administrazio publikoen partaidetza, zuzendaritza edo finantziazioa duten baina sektore publikokoak ez diren entitateen ekonomia- eta finantza-araubidea ez dadila parte hartzen duten administrazioek sinatutako hitzarmenen bidez arautu.
Horrela, lortu egingo da guztiz edo nagusiki hainbat administraziorenak diren zenbait erakundek araudi egokia izan dezala garrantzi publiko handiko gaietan, esaterako zorpetzearen edo langileen ordainsarien inguruko gaietan. Autonomia-erkidegoko sektore publikoaren partaidetza edo finantzazioa parte hartzen duten gainerako administrazio bakoitzaren partaidetzaren berdina edo handiagoa baldin bada, hitzarmen hori beharrezko baldintza izango da sektore publikoak entitate horietan parte hartu ahal izateko.


Gainera, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren gomendioen ildotik, EAEko sektore publikoak entitate batean beste administrazio batzuekin batera parte hartzeko erabakia hartu ahal izateko baldintzak ezarri dira, esaterako helburua behar bezala zehaztea, edo jarduera garatzeko baliabideen zuzkidura eta finantziazio nahikoa izatea. Era berean, arau berriak dio EAEko administrazioak entitate horien bitartez beste erakunde batzuekin batera lan egiten duenean Legebiltzarrari jakinarazi beharko zaiola. Beraz, gardentasuna eta Gobernuaren kontrolaren eraginkortasuna handiagoak izango dira.
Bestalde, legeak aukera emango du entitate baten finantziazioa nagusiki EAEko sektore publikoarena denean, entitate horren ikuskapen-kontrola sozietate publikoei egiten zaienaren antzekoa izateko, bere jarduera ekonomikoko edozein alderdiri buruzko prozedurari edo legezkotasun eta kudeaketari buruzko ikuskapenak barne. Orain arte kontrol horretan laguntza eta diru-laguntzak behar bezala erabili diren eta zertarako erabili diren bakarrik egiaztatzen zen. Horrela, kontrolen intentsitatea jasotako laguntzen garrantzi erlatiboaren proportzionalak izatea lortu nahi da. Herri Kontuen Euskal Epaitegirako ere antzera handitu da ikuskatzearen irismena, arrazoi berberengatik.

Iruzkin bat
  • @KikeUriarte
    2012.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Parlamento Vasco aprueba por unanimidad la Ley de Entidades Participadas. http://t.co/HceGL5pE

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)