
Euskelec 2024 lehiaketak lasterketa-zirkuitu bihurtu du Gasteizko Andre Maria Zuriaren plaza
- Zazpigarren edizio honetan 18 ibilgailu elektriko ari dira parte hartzen, guztiak Lanbide Heziketako ikasleek diseinatu eta eraikitakoak
- Euskelec lehiaketa ez du beti autorik azkarrenak irabazten; ibilgailuen energia-efizientzia ere kontuan hartzen da
Urduritasuna eta emozioa nagusi boxetan. Lanbide Heziketako ikasleek egindako 18 ibilgailu elektrikoak Euskelec 2024 lehiaketan ari dira parte hartzen, Gasteizerko Andre Maria Zuriaren plazan eta Plaza Berrian horretarako beren-beregi prestatu den lasterketa-zirkuituan. Hezkuntza Saileko Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendari Rikardo Lamadrid eta Tknikako () zuzendari Jon Labaka bertan izan dira, Euskadiko Lanbide Heziketaren egutegian dagoeneko bere lekua eginda daukan proba honen hasieran.
Hezkuntza Sailak antolatzen du Euskelec Tknikaren (Euskadiko Lanbide Heziketaren Ikerketa Aplikatuko Zentroaren) bidez, Gasteizko Udalaren ezinbesteko babesarekin eta laguntzarekin.
Proba dinamikoak
Balaztatzea, azelerazioa, slaloma, efizientzia… proba horiexek ari dira pasatzen Euskelec 2024 edizioan parte-hartzaile diren 18 ibilgailu elektrikoak. Lehiaketan ez du nahitaez eta beti ibilgailurik azkarrenak irabazten. Euskelecek autoen energia-efizientzia ere baloratzen du, hau da, bateria-karga bakarrarekin proba guztiak gainditzea. Gasteizko zirkuituak zatiren batean duen malda aproposa da baterien iraunkortasuna proban jartzeko. Horretarako berariaz prestatutako zirkuituan honako proba dinamiko hauek ari dira betetzen ibilgailu elektrikoak:
- Balaztatzea: autoa ahalik eta distantziarik laburrenean gelditu behar da, gutxienez orduko 20 km-ko abiaduran doala.
- Azelerazioa: ibilgailuak geldi dagoenetik 60 metro ibiltzeko behar duen denbora kronometratzen da.
- Slaloma: ibilgailuak slalom-zirkuituari (Plaza Berrian) buelta bat emateko behar duen denbora kronometratzen da.
- Efizientzia-proba: autoak 60 minutuan ahalik eta distantziarik handiena egiteko gai izan behar dira, goizean proba dinamikoak hastean zuten bateria-karga berarekin. Helmugatik igarotzen den aldi bakoitza zenbatuko da, eta puntu horretatik gehien pasatzen den taldea izango da irabazlea (zirkuituari buelta gehien ematen dizkiona).
Euskelecen edizio honetan 18 talde dira parte-hartzaile: Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan egindakoak dira 14 ibilgailu, eta Kantabriatik iritsitakoak dira beste lauak. Gainera, beste hiru ibilgailuk gonbidatu gisa ari dira, erakustaldi moduan.
Egiaztapen teknikoak, larunbatean
Proba dinamikoak egiten eta pistan prestazioak ebaluatzen hasi aurretik, auto guztiei egiaztapen teknikoak egin zitzaizkien atzo, larunbat arratsaldean. Egiaztapen horiek baztertzaileak izan daitezke: araudia betetzen ez duen ikastetxea desklasifikatu egin ahal izango da. Egiaztapen horiek amaitzean, epaimahaiak ibilgailuen bateriak zigilatuko zituen, berriz kargatzea eragozteko. Modu horretan, auto guztiek bateria-karga bakarrarekin egin beharko dituzte gaur goizeko proba guztiak.
Aurretik, maiatzaren 8an, lasterketan parte hartuko duten talde guztiak Zornotzan izan ziren, Automotive Intelligence Centerren (AIC) instalazioetan, euren prototipoaren ezaugarri teknikoak eta eraikuntza-ezaugarriak aurkezten. Lehiaketako epaimahai teknikoak ibilgailuak eraikitzeko erabilitako soluzio teknikoak, diseinu estetikoa eta ergonomia kontuan hartuta ebaluatu zituen proiektuak, eta taldeak ibilgailuen memorietan islatutako alderdi teknikoen arabera puntuatu zituen.
Talde lana
Gaur Gasteizen egiten ari den Euskelec 2024 lehiaketaren azken fasea Lanbide Heziketako ikasleek ikasturte osoan ikastetxeetan egin duten lanaren amaiera baino ez da. Euskelec-en parte hartzen duten ikasleek oinarri motor komun batetik abiatuta (motorra, motor-kontrolagailua eta bateriak) diseinatzen eta eraikitzen dute ibilgailu elektriko bat. Ekimenaren helburua da ikasleen talde-lana sustatzea eta jarduera esperimentalari eta sortzaileari oinarri bat ematea, ibilgailu elektrikoen ezagutza teknikorako elementu pedagogiko gisa.
Era berean, lehiaketak trakzio elektrikoko ibilgailuetan espezializatutako teknikariak trebatzeko eta sustatzeko plataforma ere izan nahi du. Baina, horretaz gainera, fabrikazio-teknika berrien esperimentazioa eta material berrien erabilera ere sustatu nahi du.
Ordutegiak:
Maiatzak 25, larunbata |
|
Taldeei harrera eta boxak esleitzea |
09:00etatik 11:00etara |
Taldeei egiaztapenak |
14:30etik 18:00etara |
Maiatzak 26, igandea |
|
Briefinga |
09:00etatik 09:15era |
Balaztatzea, azelerazioa eta slaloma, 1. txanda |
09:30etik 10:30era |
Balaztatzea, azelerazioa eta slaloma, 2. txanda |
10:30etik 11:30era |
Briefinga |
12:00etatik 12:15era |
Aurreko irteera-parrila |
12:30etik 12:45era |
Efizientzia-proba (erresistentzia) |
13:00etatik 14:00etara |
Sari-banaketa |
14:15 |
Parte-hartzaileak:
Dortsala |
Ikastetxea |
|
1 |
CIFP MENDIZABALA LHII, Gasteiz |
EUSKADI |
2 |
SAN JUAN BAUTISTA "LA SALLE" |
KANTABRIA |
3 |
CPIFP SOMORROSTRO LHIPI, Muskiz |
EUSKADI |
4 |
CPIFP OTXARKOAGA LHIPI, Bilbo |
EUSKADI |
5 |
CIFP BIDEBIETA LHII, Basauri |
EUSKADI |
6 |
CIFP IURRETA LHII, Iurreta |
EUSKADI |
8 |
IES MUNGIA BHI, Mungia |
EUSKADI |
9 |
CIFP SAN JORGE LHII, Santurtzi |
EUSKADI |
12 |
CIFP GIZARTE BERRIKUNTZA LHII, Hernani |
EUSKADI |
14 |
UROLA GARAIKO LANBIDE ESKOLA, Zumarraga |
EUSKADI |
16 |
CIFP FADURA LHII, Getxo |
EUSKADI |
17 |
CPIFP PEÑASCAL LHIPI, Bilbo |
EUSKADI |
19 |
CIFP NÚMERO UNO |
KANTABRIA |
20 |
IES FUENTE FRESNEDO |
KANTABRIA |
21 |
IES NTRA. SRA. DE LOS REMEDIOS |
KANTABRIA |
22 |
CIFP ANDRA MARI LHII, Galdakao |
EUSKADI |
23 |
CIFP ELORRIETA-ERREKAMARI LHII, Bilbo |
EUSKADI |
24 |
CIFP EMILIO CAMPUZANO LHII, Bilbo |
EUSKADI |
Talde gonbidatuak |
|
Dortsala |
Ikastetxea |
A |
Automotive Intelligence Center - Euskadi |
B |
Electric Car / Coche Cero - Euskadi |
C |
Hidrógeno 2ª Generación- Tknika - Euskadi |