EAEko Administrazio Orokorrean enplegu publikoa finkatzeko prozesua azken fasean sartu da, 1.464 plazako behin-behineko esleipenarekin
- 1464 plaza horiek Administrari eta Administrari Laguntzaile eskaletakoak dira, baita zenbait lan-kategoriatakoak eta erizaintzako eta laguntzako langileen kidego eta eskaletakoak ere
EAEko Administrazio Orokorrean enplegua finkatzeko prozesuak beste urrats bat eman du, enplegu publikoa sendotzeko salbuespenezko prozesu berezietan esleitu beharreko plazetatik hautatutako pertsonei egindako behin-behineko esleipenen zerrenda argitaratuta.
Beraz, Administrari eta Administrari Laguntzaile eskaletako 1.464 plaza, hainbat lan-kategoriarekin eta erizaintzako eta laguntzako langileen kidego eta eskalekin batera, behin-behinean esleituta daude. Horrela, finkatze prozesuen lehen fasean aurreikusitako plaza guztien esleipena amaitu da, behin-behinean.
Prozesu hau duela bi urte hasi zen, Gobernu Kontseiluan lan eskaintza publikoak onartu zirenean. Finkatze prozesu horretako lehen azterketak 2022ko irailean egin ziren, eta azkenak, berriz, 2023ko ekainean. Deialdiaren lehen fase honetarako 48.000 eskaera baino gehiago jaso ziren.
Finkatze prozesu osoa, Administrazio Orokorraren kidego eskala eta lan kategoria gehienak barne, 2024. urte amaierarako amaitzea aurreikusten da. Prozesu hori amaitutakoan, karrerako funtzionarioek ere beteko dituzte EAEko Administrazio Orokorrean hutsik dauden 3.700 plaza inguru, eta, horrela, bitarteko langileen tasa % 8tik behera jaisteko helburua lortuko da.