Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
qrcode

Heziketa Topaketak bakean hezteko gakoak emango ditu

2024-05-24
  • Jardunaldiak hezkuntza eragileak, GGKEak eta erakunde publikoak biltzen ditu, jardunbide egokiak trukatzeko
  • Topaketak (H)ABIAN 2030 Gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren euskal estrategiaren indar-ideiak jorratzen ditu
  • Izen-emateak elankidetza.euskadi.eus webgunean egin daitezke

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta eLankidetza- Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailekoa, VII. Heziketa Topaketa egingo dute, hurrengo asteazkenean, maiatzaren 29an, Gasteizko Berritzegune Nagusian. Bertan, hezkuntzaren bidez bakea nola jorratu azalduko da, eta Mendebaldeko Saharari, Palestinari edo Euskadiri lotutako esperientziak partekatu dira.

Jardunaldiak honako galdera hauek izango ditu hausnarketa ardatz gisa: Zer nolako eragina du gerrak gure ikasleen egunerokotasunean? Zein izan beharko litzateke hezkuntza-komunitatearen rola etorkizuneko gizarte baketsu baten alde lan egiteko? Konplexutasun eta ziurgabetasun handiak dituen mundu honetan, bakearen kulturak oso rol garrantzitsua du gure garaiko erronkei aurre egiteko: desberdintasun soziala, larrialdi klimatikoa edo gerraren gorakada bezalako erronkei aurre egin behar diegu. Horren aurrean, hezkuntza erabakigarria da bakea sendotzeko eta gizartea eraldatzeko.

Heziketa Topaketa bakearen kultur hezkuntza eraldatzailerako aurkezpenarekin eta testuinguruaren kokapenarekin hasiko da Maria Oianguren, Gernika Gogoratuz-eko zuzendariaren eskutik. Amaia Goenagak, Gogora Institutuko teknikariak, memoria, bizikidetza eta giza eskubideen inguruan landutakoa aurkeztuko du, eta Lur Olabarrik, hezkuntza aholkulariak, bizikidetza positiboa eta aniztasunerako espazio seguruak eta heldulekuak sortzeko garrantziaz hitz egingo du.

Ondoren, hainbat ikastetxek eta GGKEk haien esperientziak aurkeztu dituzte: Gloria Guzmánek, Hegoa Institutuko kideak, giza eskubideen eta Mendebaldeko Sahararen arteko lankidetza lana aurkeztuko du; Blanka Ruiz eta Oihan Martirena, hezkuntza eremuko gatazken kudeaketan Zapalduon antzerkiaren erabilera azalduko dute; Macarena Arrietak, UNRWA Euskadiko kideak, komikiaren bidez kultura eta genero estereotipoekin nola hatsi azalduko du , eta Maialen Azkarraga, Otxandioko eskolako irakaslea, BIZIKASI programaz arituko da.

Bakearen kultura lantzeko materiala

eLankidetzak gida pedagogiko bat argitaratu du María Oianguren eskutik, hezkuntza eraldatzaile baterako bakearen kultura lantzeko. Gida bideo batek laguntzen du, gizarte baketsuak sortzeko hezkuntzaren garrantzitsua eta zer den azaltzen duena.

eLankidetza eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak urtero antolatzen dute Heziketa Topaketa. Helburua da hezkuntza munduko eta GGKEetako eragileen arteko trukea sustatzea, gizarte-eraldaketarako hezkuntzan lan egiteko esperientziak partekatzeko. Zentzu horretan, eLankidetzak ikus-entzunezko materiala eta gidak argitaratu ditu, hala nola parte-hartze inklusiboa, hezkidetza edo teknologien erabilera inklusiboa latzeko.

2 iruzkin
  •  erabiltzaile
  • Argazkia Xaver
    2024-05-25

    Buru arriskutsuetan dagoen armamentuaren kontrol egokirik gabe, denbora asko behar da fruituak emateko. Internet bidez esaten bada, etxeko fabrikazio sinple eta ez oso konplexu baterako informazioa dago, eta horrek ez dakar arriskurik hura maneiatzean, halabeharrez. Kasu batzuetan, kontrol erreaktiboa gerta daiteke, eta ez prebentziozkoa, bat-bateko egoera kaltegarri bat desbardoitzen denean. Gero, beldurraren makina aktibatu gabe kontzientziatu ahal izango dugu, alerta guztiak entzun edo helarazi ahal izango ditugu, baita adimen artifizialetik etorritakoak ere, behin kontrol-iragazki ofiziala igaro ondoren.

  • Argazkia Xaver
    2024-05-25

    Sin un debido control de la disponibilidad de armamento en mentes peligrosas se pueden dar pasos tarden mucho en dar sus frutos. Si se dice por internet hay acceso a información para una fabricación doméstica sencilla no muy compleja que no implique riesgos en su manejo con resultado de fatalidad, podemos sobrevenir en un control reactivo en algunos casos en vez de preventivo cuando se forme un desbarajuste situación adversa sobrevenida, luego concienciar sin activar la máquina del miedo, en escuchar o hacer llegar todas las alertas incluso venidas de inteligencia artificial una vez pasado el filtro oficial de control.

Ekitaldiko kargudunak