Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Lehendakaritza
Eduki hau itzultze prozesuan dago. Bitartean, gaztelerazko bertsioa eskuragarri duzu.
qrcode

Lanzamiento de la convocatoria del área funcional oeste del POCTEFA 2021-2027

2024-05-23
  • Deialdiak proiektu egituratzaileak finantzatu nahi ditu, mugazgaindiko lurraldean enplegua, mugikortasuna eta eleaniztasuna sustatzeko

Gaur goizean, Hendaian, POCTEFA 2021-2027ren Mendebaldeko Eremu Funtzionalaren Proiektu-deialdia aurkeztu da.

Ekitaldia LLET Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak antolatu du, Eremu Funtzional horren garapena eta bultzada koordinatzeaz arduratzen den erakundeak. POCTEFA programak identifikatutako bost eremuetako bat da, eta Euskadi, Nafarroa eta Akitania-Berria Eskualdeko hegoaldea Baretous Haraneraino integratzen ditu.

EGEFen 14,8 milioi euroko zuzkidurarekin, AFOMEF proiektu-deialdiak proiektu egituratzaileak finantzatuko ditu mugaz gaindiko enpleguaren, mugaz gaindiko mugikortasunaren eta eleaniztasunaren eremuetan.

Prentsaurrekoan honako hauek parte hartu dute:

  • Ana Ollo, Nafarroako Gobernuko Bigarren lehendakariordea eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria
  • Mathieu Bergé, Akitania-Berria eskualdeko kontseilaria, Euroeskualdeko, mugaz gaindiko lankidetza, portuak eta aireportuetarako ordezkaria
  • Mikel Anton, Eusko Jaurlaritzako Europar Batasunerako zuzendaria
  • Joseba Erremundeguy, Euskal Hirigune Elkargoko Mugaz Gaindiko, Europako eta Nazioarteko Lankidetzarako kontseilari delegatua
  • Iker Goiria, Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren Kabineteko aholkularia
  • Jean Pierre Mirande, 64 Departamentu Kontseiluko mendi politikez eta mugaz gaindiko lankidetzaz arduratzen den lehendakariordea, mendi planerako ordezkaria eta Nafarroarekiko harremanetarako ordezkaria.

Ana Olloren hitzetan, "ekimen hau erakunde publikoen eta gizarte-ekimeneko erakundeen elkarlanean oinarritzen da, eta mugaren bi aldeetan bizi diren herritarrak ditu lehen protagonista eta onuradun. Muga bat, aukera-iturri gisa ikusten dena, eta ez oztopo edo hesi gisa".

Mathieu Bergék deialdiaren xehetasunak eta Mendebaldeko Eremu Funtzionalaren estrategian aurreikusitako ekintza-ildoak zehaztu ditu, mugaz gaindiko enpleguari, mugaz gaindiko mugikortasunari eta eleaniztasunari lotuta.

Bestalde, Mikel Antonek iragarri du bihar ostirala, maiatzak 24, 11:00etan, webinario tekniko bat egingo dela proiektuen deialdiaren xehetasun guztiak azaltzeko. Informazio guztia eta izena emateko esteka Mendebaldeko Eremu Funtzionalaren webgunean daude: www.afomef.eu.

Gainera, Europako Batzordearen ikerketa baten arabera, mugaz gaindiko oztopoen % 20 kentzeak mugako eskualdeen BPG % 2 handitzea ekar lezakeela nabarmendu du.

Joseba Erremundeguyren arabera, "AFOMEF proiektu-deialdia abiarazteak gure estrategia kolektiboa martxan jartzea ahalbidetuko digu, mugaz gaindiko biziguneko biztanleen mesedetan. Euskal Hirigune Elkargoak, mekanismo berri horri esker POCTEFAren gobernantzan lehen aldiz inplikatuak, interes handia izango du mugaren efektuaren aurka borrokatzeko proiektu egituratzaile eta federatzaileak hautatzeko, mugikortasunari, enpleguari eta hizkuntzei dagokienez".

Iker Goiriak, bere aldetik, AFOMEFek Europa mugaz gaindiko bizi-arrora gerturatzeko dakarren aukera berretsi du, Gipuzkoara hain zuzen ere, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz estrategiarekin bat datorrela azpimarratu du. 

Bukatzeko, Jean-Pierre Mirandek mugaz gaindiko egoiliarren egunerokoan elkarloturik dauden 3 erronka nagusiei ekarpena egiteko asmoa nabarmendu du: elkar komunikatzea, lan egitea, eta bidaiatzea. 

Parte-hartzaile guztiak bat etorri dira ekimen honek mugazgaindiko biztanleen eguneroko arazoei konponbide eraginkorrak eskaintzeko duen garrantzian. Arazo horiei lurralde-ikuspegi integratu berritzaile eta multitematiko batetik heldu behar zaie.

AFOMEF proiektu-deialdia 2024ko urriaren 23ra arte egongo da zabalik, 14:00etan. Xehetasun guztiak www.afomef.eu  eta www.poctefa.eu  webguneetan daude.

Oraindik ez dago iruzkinik
  •  erabiltzaile
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak