Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak: “Zailtasunen aurrean erantzunak emateko baliabideak izan ditugu, betiere kontu publikoak zorroztasunez kudeatu ditugulako”

2024-05-23
  • Iñigo Urkulluk amaiera eman dio Elkargik antolatutako Elkargiren Geopolitikaren eragin sismikoa. Europa eta finantzak epizentroan Enpresa Topaketari

Lehendakariak adierazi du Euskadik zailtasunei aurre egiteko baliabideak izan dituela “betiere kontu publikoak zorroztasunez kudeatu ditugulako”, era berean, Euskadi sustatzen ari den Giza Garapen Jasangarria indartzera animatu ditu enpresa elkargune honetan bildutakoak.

Arestian aipatu bezala, Iñigo Urkullu arduratu da Elkargi Berme Sozietateak antolatutako Geopolitikaren eragin sismikoa. Europa eta finantzak epizentroan Enpresa Topaketa ixteaz; ekitaldi honetara Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburuak eta Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun Sailburuak lagunduta bertaratu da Lehendakaria.

Bere agerraldian Lehendakariak “finantza aliatu” gisa definitu du Elkargi, eta sozietate honetako kideei eskerrak helarazi dizkie, “momentu zailenetan” erakutsi duten prestutasunarengatik, lankidetzarengatik eta konpromisoarengatik; ildo beretik, Lehendakaria ziur dago Berme Sozietate honek, orain arte bezala, enpresen neurrirako egitasmoak eta konponbideak bultzatzen jarraituko duela, eta, horrela, “lehenengo aukera ugari” sortuko dituela.

Iñigo Urkullu estrategia instituzional partekatua eta lankidetza publiko-pribatua indartzen jarraitzearen alde mintzatu da, izan ere, Lehendakariak argi dauka eredu honi esker, “euskal ekonomiaren lehiakortasuna hobetzen jarraituko dugula”.

Hori horrela, Lehendakariak azaldu duenez, aurtengo eta hurrengo urteko aurreikuspena da ekonomia % 2 haztea, eta, bilakaera positibo horren adibide modura, langabezia-tasak beherantz jarraitzen duela eta Europako batezbestekora hurbiltzen ari dela gogorarazi du; hari beretik, Iñigo Urkulluren ahotan, euskal ekonomia, bataz beste, % 1,8 hazten ari da; kalifikazio agentziek subiranotik goragoko finantza-kaudimeneko Ratinga eman diote Euskadiri; eta, bukatzeko, Lehendakariaren hitzetan, Eusko Jaurlaritzako kontuek diziplina fiskalari eusten diote, eta, horrela, defizitaren arloan ezarritako helburuak erdiesten dira.

Bukatzeko, Iñigo Urkulluk nabarmendu duenez, Elkargi “ahaleginean” eta “balio eta printzipio sendoetan” oinarritzen da, eta bera bat dator horrekin guztiarekin. “Balioek jarrerak sortzen dituzte” −adieraziz bukatu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  •  erabiltzaile
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak