Eman odola!
Berriak Segurtasuna
qrcode

Emakumeen eta nesken salerosketa, prostituzioa eta pornografia eztabaidagai Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian

2024-05-22
  • Gaian adituak diren Mabel Lozanok, Olaya Garciak eta Patricia Martinez de Musituk lotuta dauden fenomeno hauen erronka zaharrak eta berriak aztertu dituzte PAREZ PARE jardunaldian

Malentxo Arruabarrena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Administrazio eta Zerbitzuen zuzendaria buru dela egin da gaur goizean “PAREZ PARE:  Salerosketa, prostituzioa eta pornografia. Lotutako fenomenoen erronka zaharrak eta berriak” jardunaldia, Eusko Jaurlaritzak eta UPV/EHUk Arkauten antolatuta.

Saio horretan, giza eskubideen defentsan, Soziologian eta Segurtasunean adituak diren Mabel Lozanok, Olaya Garcíak eta Patricia Martinez de Musitu, gizakien salerosketaren eta, bereziki, emakumeen eta nesken salerosketaren mundu-mailako fenomenoari eta horrek sexu-esplotazioarekin duen loturari buruz duten ikuspegia partekatu dute, azken aldian erraztasun handiz hedatzen ari den fenomenoa izanik Interneten erabileraren gorakadaren ondorioz.

Mabel Lozano idazle, zinema-zuzendari, aktore eta aurkezleak, emakumeen sexu-esplotazioari buruzko istorioak kontatzen dituzten lanengatik ezaguna denak, ikus-entzunezko hainbat pieza proiektatu ditu bere esku-hartzean, bertaratuek bidaia sentsorial bat egin zezaten hiru fenomenoetan zehar edo, bere hitzetan, “Bermudetako triangeluan barrena: gizakien salerosketa, prostituzioa eta prostituzioa 2.0 edo pornografia”.

Jarraian, Olaya Garcia Soziologian doktore eta Cardenal Cisneros Unibertsitate Zentroko irakasle titularrak, Soziologiaren ikuspegitik, aztertu ditu sexu-esplotaziorako gizakien salerosketa eta prostituzioaren eta gizakien salerosketaren biktimekin egiten den esku-hartze soziala. Eta, amaitzeko, Patricia Martinez de Musituk, Ertzaintzaren Polizia Zientifikoaren Unitateko buruak eta sexu-esplotazioa helburu duten salerosketetan adituak, poliziak Euskadin egiten duen lanaren erronkak azaldu ditu.

LANKIDETZA AKADEMIKOA

Jardunaldi hau Eusko Jaurlaritzak eta UPV/EHUk 2022an izenpetutako hitzarmenaren esparruan egin da. Hitzarmen horren helburua da Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak eta Kriminologiako Euskal Institutuak (IVAC-KREI) elkarlanean jardutea kriminologiaren eta biktimologiaren arloan formakuntza emateko eta ezagutza aztertu eta hedatzeko, bai eta segurtasun publikoarekin erlazionatutako jarduera akademikoak egiteko ere.

2 iruzkin
  •  erabiltzaile
  • Argazkia Xaver
    2024-05-23

    Gorputza merkantzia gisa zerbitzatzea eta horrek dakarren ustiapena ezin da gehien duenaren zerbitzura dagoen jarduera aseguragarria izan, gutxien duenaren kalteberatasuna handituz edo edukita arrisku onartezin batera behartuta edo behartuta ez egotea. Debekua onargarriagoa da arazo oro saihestuz dirua tartean patriarkatuari ez zerbitzatzea dagoenean.

  • Argazkia Xaver
    2024-05-23

    Servir el cuerpo como mercancía y la explotación que conlleva no puede ser una actividad asegurable al servicio de quien más tiene, agrandando la vulnerabilidad de quien menos tiene o teniendo se expusiera forzad@ o no, a un riesgo inasumible. Es más asumible la prohibición evitando todo problema cuando además hubiera dinero de por medio no servir al patriarcado.

Ekitaldiko kargudunak