Euskadi Goza Ezazu-ren sustapena Argentina eta Uruguai lotzen dituzten ontzietan
Elvira Cortajarena Euskadiren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkaria Euskadiren turismo kanpaina aukeztu zuen ofizialki Buquebus-en, Argentinako eta Uruguaiko kostaldeak lotzen dituen ontzi-enpresan.
Ekimenak Buenos Airesko Portu modernoan dauden Euskal Herriaren 4 bider 2 metroko irudiak ditu, Bilboko Guggenheim Museoaren eta Donostiako Kontxaren irudi hunkigarriak erakusten. Leku estrategikoetan ipini dituzte irudiak:
Aduanan, ontziratze-atean, bidaiariak minutu batzuk itxaroten izaten diren Lekuan, eta publizitatearen harmena beste lekutan baino hobea izaten da.
Bestalde, Euskadi Goza Ezazu kanpainaren bideo ofiziala ematen da telebista dijitala zirkuituan Buquebusen 6 ontzi barruan. Guztira, egunero orduan bitan ematen da bi hertz lotzen dituzten ontzietan dauden 76 telebista bakoitzean. Ontziak Juan Patricio, Eladia Isabel, Albaycin, Patricia Olivia II, Silvia Ana eta Thomas Edison dira.
Hego Amerikako uda garaian iraungo du kanpainak, urtarriletik martxora arte, 2.760.000 lagunak bidaiatzen omen dira Argentinako Buenos Aires eta
Uruguaiko Colonia edo Montevideoren artean.
Ekimen honen bidez kalitate oneko euskal turismoa leku estrategiko batean jartzen da Mercosurreko turismo-zirkuitu barruan. Bidaiari guztietako %79 argentinarrak eta uruguaitarrak izaten omen dira eta beste %21, atzerritarrak (gehienak Brasilgoak, amerikarrak eta Europakoak). Buenos Airesen egonda, Coloniara eta Montevideorako bidaia egiteko aukera ustiatzen dute.
Gainera, udako hilabeteetan zehar, Buquebus-en sustapenak erosteko-ahalmen handia dutenentzat izaten dira, batez ere, Punta del Este, Uruguaiko hondartzarik esklusiboenara joaten direnentzako.