Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

Eusko Jaurlaritzak 400.000 euroko dirulaguntza emango du kultura-arloko jaialdiak antolatzeko (Gobernu Bilera 2024-5-21)

2024-05-21

Gobernu Kontseiluak 2024ko dirulaguntzen deialdia onartu du gaur, kultura-arlo jaialdiak antolatzeko, bereziki musikan, arte eszenikoetan, literaturan, ikus-entzunezkoetan eta ikusizko arteetan. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 400.000 euro bideratuko ditu deialdi honetara, aurreko edizioan baino 50.000 euro gehiago. Partida hori honela banatuko da:

  • 160.000 euro zuzeneko arte-jaialdiak antolatzeko, hala nola arte eszenikoak, zuzeneko musika eta bertsolaritza.
  • 130.000 euro ikus-entzunezko arteen jaialdiak antolatzeko.
  • 80.000 euro ikusizko arteen eta literaturaren jaialdiak antolatzeko.
  • 30.000 euro diziplina anitzeko jaialdiak antolatzeko.

Diruz lagundu daitezkeen jaialdiak Euskal Autonomia Erkidegoan garatu beharko dira, 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean. Gainera, jaialdiak aldizkakoak izan behar dira eta irauteko bokaziodunak eta gehienez 35.000 euro jasoko dituzte.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Iazko deialdian 26 jaialdi lagundu ziren diruz, besteak beste, Zinegoak, Marabilli Sormen Festibala, Baffest, Aitzina folk Gasteizko folk jaialdi solidarioa edo Dock of The Bay.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko