Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Eusko Jaurlaritzak hiriaren ekialderantz luzatuko du Gasteizko tranbia, sei geltoki gehituz

2012.eko martxoak 01

Ernesto Gascok, Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuak, Javier Marotok, Gasteizko alkateak eta Alicia Ruiz de Infantek, Arabako Foru Aldundiko Herri Lan eta Garraio diputatuak, Gasteizko tranbia hiriaren ekialderantz luzatzea, sei geltoki gehituz, erabaki dute gaur goizean. Bileran Euskadiko trenbide azpiegiturak kudeatzen dituen erakundeko (ETS) teknikariek hartu dute parte, eta bilera ondoren, agintari politikoak, "gizartearen eta ekonomiaren ikuspegietatik errentagarriena den" alternatibaren alde agertu dira.

Trazatua, gaur egun linearen amaieran dagoen Angulemako geltokitik abiatuko da, eta Ballester apezpikuaren kaleraino helduko da, bi kilometro inguruko ibilbidean. Ibilbide horretan sei geraleku berri egongo dira, eta aurrekontua 18 eta 20 milioi euro artekoa izango da.

Erakundeen arteko akordioaren ondoren, eman beharreko hurrengo pausoa informazio azterlanaren lizitazioa izango da, eta, horren ostean, eraikuntza azterlana idatzi beharko da, lanak hasi aurretik. Hori guztia kontuan izanik, Javier Maroto alkateak adierazi duenez, linearen luzapena "2005ean egon daiteke martxan".

Ernesto Gasco bat etorri da alkatearekin, eta trazatu berriak, ibilbidean dituen ekipamendu sozialak kontuan izan dituela adierazi du. Ekipamendu horien artean Santiago Ospitalea eta zenbait ikastetxe azpimarratu behar dira.

Ibilbide berriak 70.000 biztanleri eskainiko die zerbitzua, eta urtean bi milioi bidaiari gehituko dizkio tranbiari. Gascok, Marotok eta Ruiz de Infantek, erakundeen artean alternatiba horren aldeko apustuaren inguruan dagoen sintonia azpimarratu dute. Proiektu horrek bidea zabalik uzten du, etorkizunean tranbiak, hedatzen ari diren Salburua edo Zabalgana bezalako auzoetara luzatzen jarraitzeko aukera izan dezan.

 

Iruzkin bat
  • @OndaCeroVitoria
    2012.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Gobierno Vasco ampliará el tranvía de Vitoria con seis nuevas paradas hacia el este de la ciudad . http://t.co/LNzofJBn

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • alcalde de Vitoria, Javier Maroto