Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

Gobernu Kontseiluak EAEko lan-kontratuko langile finkoentzako 2024rako Erretiro Partzialeko Plana onartu du (Gobernu Bilera 2024-5-21)

2024-05-21

Eusko Jaurlaritzak Erretiro Partzialeko Plana onartu du gaur Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzura lan kontratu finkoa duten langileentzat, 2024rako. Aurtengo abenduaren 31ra arte egongo da indarrean plana.

Gobernu Kontseiluari aurkeztuko zaion akordioa CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariek sinatu zuten, Mahai Orokorrak 2024ko apirilaren 3an egindako azken bileran.

Akordio honetan planteatzen den Erretiro Partzialeko Plana EAEko Administrazioak ezarri beharreko balizko neurrien artean sartzen da, enplegatu publikoen lan-bizitza amaitzeko bidea hobetzera bideratutakoen artean.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak bere lan-harremanen eremuan erretiro partzialaren modalitatea aplikatzeko konpromisoa hartzen du lan-kontratu finkoa duten langileentzat.

Akordio proposamen honen aplikazio eremua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorrean ordezkatuta dauden langileei dagokie, eta, zehazki, ondoren zerrendatzen diren negoziazio eremu sektorialei:

  • Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako lan-kontratuko langileak
  • Hezkuntza Saileko lan-kontratuko irakasle eta hezitzaileak
  • Hezkuntza Saileko lan-kontratuko langileak
  • Hezkuntza Saileko erlijioko lan-kontratuko langileak
  • Segurtasun Saileko lan-kontratuko langileak
  • Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lan-kontratuko langileak

Lanaldi partzialeko erretiroaren modalitatea eskuratzea borondatezkoa da, eta Gizarte Segurantzaren araudiak erretiro-modalitate horretarako ezartzen dituen baldintzak betetzearen baldintzapean dago.

Aukera pertsonala denez, langile kopurua zehaztugabea bada ere, adinagatik neurri hori har dezaketen langileen kopurua 635 dela kalkulatu da. Eta neurri horren estimazio ekonomikoa 16,4 milioi eurokoa da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko