Gobernu Kontseiluak Emakunderen 500.000 euroko diru-laguntzak onartu ditu udaletan berdintasun planak sustatzeko (Gobernu Bilera 2024-5-21)
Gobernu Kontseiluak Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundearen 500.000 euroko diru-deialdia onartu du gaur. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri, koadrila eta mankomunitateei zuzendutako diru-laguntza da eta helburua du diagnostikoak, prestaketa-lanak eta ebaluazioak egiteko behar den laguntza tekniko espezializatua ematea honako hauek prestatze aldera: emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak, berdintasunerako plan sektorialak eta/edo estrategikoak, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloko tokiko protokoloak eta berdintasunerako ordenantzak.
Proiektu bakoitzeko 15.000 euro emango dira gehienez 7.000 biztanletik behera dituztenen udalen kasuan, 7.500 euro 7.000 biztanletik gora dituztenen udalen kasuan, proiektua udalerri batek aurkezten badu, eta 30.000 euro, koadrila, mankomunitate edo 7.000 biztanletik behera dituzten udalerri–multzo batek aurkezten badu. Deialdia maiatzaren azken astean argitaratuko da EHAAn.
-
2024-05-21
Comentario de X:
🟣El Gobierno aprueba subvenciones de #Emakunde por valor de 500.000€ para impulsar planes e igualdad en ayuntamientos -
2024-05-21
Comentario de X:
🟣Jaurlaritzak Emakunderen 500.000€ko diru-laguntzak onartu ditu udaletan berdintasun planak sustatzeko
👉 https://t.co/DYj6h1WaMC#laguntzak #berdintasuna #udalak #igualdad #ayuntamientos ayudas https://t.co/xrpzNOwuqA