Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Melgosak ‘Aniztasuna enpresetan. Erronkak eta aukerak’ jardunaldian parte hartu du, Mutualiak antolatuta

2024-05-21
  • Ekitaldian mahai-ingurua bat ere eskaini da eta FEKOOR, Amafrika, EHLABE eta REDIko ordezkariek parte hartu dute bertan

Vitoria-Gasteiz, 2024/05/21

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak Mutualiak antolatutako Aniztasuna enpresetan. Erronkak eta aukerak jardunaldian parte hartu du gaur. Mutualiaren Aniztasunaren Astearekin bat etorriz egin da bilera, Mutualiaren Bereizmen Handiko Ospitalean.

Melgosak nabarmendu duenez, Eusko Jaurlaritzak lanean dihardu “Euskadi balio partekatuen inguruan eraikitzeko, bizikidetzaren eta berdintasunaren erronkari aniztasunaren barruan bere dimentsio guztietan helduz”. “Euskadikoa gizarte anitza, plurala, solidarioa eta irekia da. Gainera, kohesionatua ere izan behar du, eta neurri handi batean hala da”, azpimarratu du.

Ekitaldian mahai-inguru bat eskaini da, eta bertan izan dira Pedro de La Torre (FEKOOR, Gutxitasun Fisikoa edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailea), Lidia Kinson (Amafrika), Pablo Moratalla (EHLABE, Euskadiko Gizarte Ekimeneko Enplegu Zentro Berezien Elkartea) eta Borja Sanz de Aja (REDI, Enpresetan Aniztasuna Txertatzeko Enpresa Sarea).

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2024-05-28

    Enpresek delituari aurrea hartzeko modua izan behar badute, lan-istripu ororen operatiba justifikatzeko eskatu behar dute, eskurik egon ez bada, eta istripu bat izateko erraztasunak jarri badituzte, prebentzioa eta/edo babesak kenduz, batez ere kultura-aniztasuna dela eta, beste pertsona bat seinalatu behar dute, dituen zailtasunak kontuan hartu gabe.

  • Argazkia Xaver
    2024-05-28

    Si empresas deben tener modo prevención del delito, instar a justificar operativa de todo accidente laboral no haya habido manos hayan puesto facilidades para poder tener un accidente eliminando preventiva y/o protecciones, sobre todo por motivo de diversidad cultural señalar a persona diferente sin tener en cuenta sus dificultades.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)