Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Arriola sailburuak eta Ermuko alkateak Abeletxeko 57 zuzkidura-bizitokien lehen harria jarri dute

2012.eko martxoak 01

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburu Iñaki Arriolak eta Ermuko alkate Carlos Totorikak, Ermuko Abeletxe auzoan zuzkidura-bizitokiak hartuko dituen eraikinaren lehen harria jarri dute.

Eusko Jaurlaritzak 57 zuzkidura-bizitoki eraikiko ditu (apartamentuak) aldi baterako errentako erregimenean. Gazteek izango dute lehentasuna, baina ez dira baztertuko beste behar batzuk.

Etxebizitza Sailak eta Ermuko Udalak 2011ko urtarrilaren 12an izenpetutako hitzarmenaren arabera, Etxebizitza Sailak eraikiko ditu 57 zuzkidura-bizitoki horiek, jada idatzita eta bere garaian "Proimersa" udal sozietate publikoak kontratatutako proiektuen arabera. Halaber, urbanizazio-obra osagarriak egingo ditu.

Aurreikusitako aurrekontua, guztira, 3,7 milioi euroko da, eta obra gauzatzeko epea 24 hilabete inguru.

Eusko Jaurlaritzak eraikiko duen eraikinak 3.971 m2 izango ditu sestra gainean eraikita, 1.000 m2 dituen lur-zati batean. 57 apartamentu izango dira, logela bat, egongela, sukaldea eta bainugelarekin. Batez besteko azalerari dagokionean,  42 m2 erabilgarrikoa izango da apartamentu bakoitzeko. Apartamentu bakoitzarentzat aparkaleku-plaza bat aurrez ikusi da. 57 apartamentuetatik, 2 egokituta egongo dira minusbaliotasuna duten pertsonentzat.

Eraikuntza-multzoak, apartamentuez gain, honako hauek izango ditu: erabilera anitzeko gela, garbitegia, bizikletak uzteko lokala eta banatutako hondakinak kudeatzeko gela.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Alcalde de Erma, Carlos Totorika