Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Hirugarren sektoreko laguntzak arautzeko Agindua

2010.eko urtarrilak 26

 

 

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILAK ESKU-HARTZE SOZIALEKO JARDUERAK EGITEKO LAGUNTZETARAKO DEIALDIA EGIN DU

 

Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzetarako 2010. urteko deialdia arautzen dituen Agindua onartu du Jaurlaritzaren Kontseiluak. Horrela, urtarrilera aurreratu du beste urte batzuetan -erakunde laguntzaileen barne kudeaketa kaltetuz- maiatzera arte atzeratu ohi zen diru-laguntzen deialdia. Agindua bihar argitaratuko da EHAAn, eta gizarte-erakundeentzako diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko Dekretua garatzen du.

 

Jaurlaritzaren arau berriak Eusko Jaurlaritzaren hainbat zuzendaritzaren (Droga Gaietako, Inmigrazio, Gizarteratzeko, Familia Politikako edo Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzak) mendeko hogei bat testu arau‑emaileren laguntzen sakabanatzea antolatuko du. Helburua Esku-hartze Sozialaren Hirugarren Sektorearen antolaketan aurrera egitea da, eta baliabide publikoen kudeaketaren eraginkortasuna areagotzen laguntzea. Aginduak abenduan Eusko Legebiltzarrak onartu zuen Gizarte Zerbitzuei buruzko 12/2008 Legearen garapenaren ondorioz gauzatzen den Gizarte Zerbitzuen Sistema osoa indartzeko eta antolatzeko prozesua osatzen du. Arestian adierazitako Legeak honako jardun hauek hartzen ditu kontuan, besteak beste: Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoa eratzea, Gizarte Zerbitzuen Zorroa garatzea, Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa eta Mapa, ekimen pribatuarekiko kontzertazio-sistema arautzea, baterako ordainketa arautzeko irizpide komunak ezartzea eta Goi-mailako Ikuskaritza sortzea.

 

Aginduak hiru laguntza-lerro dauzka:

           

  1. Esku-hartze sozialeko jarduerak pertsona, familia, talde eta komunitateekin, 8.000.000 €-rekin hornitua. Lerro horretan, esku-hartze sozialeko jarduerak babestuko dira, hau da, autonomia pertsonala babestera eta sustatzera bideratutako proiektuak eta pertsona, familia eta talde guztiak komunitatean integratzera bideratuta daudenak.

 

  1. Esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jarduerak, 1.183.000 €-rekin hornitua. Lerro horretan ekintza boluntarioa areagotzera, partaidetza asoziatiboa garatzera, eta, bereziki, esku-hartze soziala gauzatzen duten erakundeak, sareak edo autonomia-eremuko federazioak eraikitzera eta hobetzera bideratutako jarduerak lagunduko dira.

 

  1. Esku-hartze sozialerako jakintza kudeatzeko jarduerak, 480.000 €-rekin hornitua. Lerro horretan, esku-hartze sozialerako jakintza erabilgarria sortzera eta eskuratzera bideratutako jarduerak babestuko dira: prestakuntza-programak, ikerketa-proiektuak, argitalpenak, ikastaroak edo mintegiak egitea eta hedatzea.

 

Lerro horietako edozeinetara irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak -deialdiaren eguna baino urtebete lehenago eratu zirenak, eta beren jarduera batez ere Euskadin gauzatzen dutenak eta helburu publiko edo interes soziala sustatzen dutenak- aurkez daitezke.

 

Eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 28tik otsailaren 27ra bitartekoa da, eta administrazio-prozeduran ezarritako edozein bitarteko erabiliz aurkez daitezke. Eskabidearen inprimakia eskuragarri dago www.juslan.ejgv.euskadi.net webgunean eta www.euskadi.net webgunearen izapideak/laguntza eta diru-laguntzak izeneko atalean.

 

Era berean, Sailak hainbat bitarteko prestatu ditu agindu berria abian jartzeak sor ditzakeen zalantzei erantzuteko:

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Gemma Zabaleta