Eman odola!
Berriak Osasuna
qrcode

Osakidetzak haurdun dauden emakumeentzako proba ez-inbaditzaile berri bat erantsi du jaio aurretik detektatzeko baheketa-programan

2024-05-17
  • Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak iragarri duenez, Euskadi da, modu antolatuan eta haurdun dauden guztiei zuzenduta, proba hori martxan jartzen duen lehen autonomia-erkidegoa  
  • Amaren odol-lagin baten analisian oinarritzen da. Analisi horri esker, haurdunaldian, eta fetua edo osasuna arriskuan jarri gabe, Down sindromearekin, Edwards sindromearekin edo Patau sindromearekin lotutako alterazio kromosomikoak detekta daitezke 
  • 2009an martxan jarri zenetik, 210.000 baheketa baino gehiago egin zaizkie haurdunaldiaren jarraipena egitera Osakidetzara hurbildu diren emakumeei

Osakidetzak haurdun dauden emakumeentzako proba ez-inbaditzaile berri bat gehitu du jaio aurretik detektatzeko baheketa-programan. Proba hori amaren odol-lagin baten analisian oinarritzen da. Analisi horri esker, haurdunaldian, eta fetua edo osasuna arriskuan jarri gabe, Down sindromearekin, Edwards sindromearekin edo Patau sindromearekin lotutako alterazio kromosomikoak detekta daitezke. Euskadi da jaio aurretik detektatzeko baheketa-programan proba berri hori abian jarri duen lehen autonomia-erkidegoa, eta haurdun dauden guztiei eskaintzen die.

Prozedura berri hori —% 99ko eraginkortasuna du— Osakidetzako Erakunde Sanitarioetan txertatzearen helburua da prozedura inbaditzaileen kopurua murriztea haurdunaldian, amniozentesia kasu. Izan ere, azken horrek zenbait arrisku ditu eta % 1 inguruko fetu-galera dakar.

Osakidetzak proba berri hau —emakumearentzat eta fetuarentzat ez du arriskurik eragiten— lehen hiruhilekoko baheketan edo proba konbinatuan tarteko arriskua duten emakume haurdunei eskaintzen die.

OSAKIDETZAREN JAIO AURRETIK DETEKTATZEKO BAHEKETA

Jaio aurretik detektatzeko baheketa-probak Osakidetzako zentroetara haurdunaldiaren kontrola egitera joaten diren emakume haurdun guztiei eskaintzen zaizkie, eta seme-alabak Down sindromea, Edwards sindromea edo Patau sindromea izateko duen probabilitatea neurtzen du.

Baheketa edo lehen hiruhilekoko proba konbinatua arrisku-kalkulu bat egitean datza, 11. eta 13. asteen artean, amaren faktoreetatik (adina, haurdunaldi mota, aurrekariak), proba biokimiko eta ekografikoetatik abiatuta.

Datu horien konbinazioak zehazten du fetuak alterazio kromosomikoak izateko duen arriskua; hala, arrisku txiki, arrisku ertain eta arrisku handi gisa kalifikatzen ditu. Arrisku handia izanez gero, baieztapen-proba bat (korioneko biopsia  / amniozentesia) egingo dela adierazten zaio. Arrisku ertaina izanez gero, beste proba bat egingo da amaren odolean azido desoxirribonukleikoa (DNA) detektatzeko, eta emaitza arrisku handikoa bada ere, baieztapen-proba bat eskatuko zaio (amniozentesia). Arrisku txikiko emaitzaren kasuan, haurdun dagoen emakumeari ohiko kontrolekin jarraituko dutela adierazten zaio.

210.000 BAHEKETA BAINO GEHIAGO

Orain arte lehen hiruhilekoan egindako probekin sindrome horiek antzemateko fidagarritasuna handia bada ere (% 89-95), DNA gehitzeak kasuen % 99 arte detektatzea ekarriko du eta, gainera, berresteko teknika inbaditzaileak murriztea ahalbidetuko du.

Kontuan izan behar da 2009an martxan jarri zenetik 210.000 baheketa baino gehiago egin zaizkiela Osakidetzara haurdunaldiaren jarraipena egitera joan diren emakumeei, % 85etik gorako estaldurarekin; hau da, haurdun dauden emakume gehienak Osakidetzara joaten dira beren haurdunaldia kontrolatzeko.

Gainera, baheketan parte hartzen duten emakume haurdunen % 40k baino gehiagok 35 urte baino gehiago ditu —eta hori garrantzitsua da, adina arrisku-faktore bat baita—; beraz, jaio aurretik detektatzeko baheketa-proba berri bat gehitzeak sortzetiko anomaliak dituzten fetuen atzipena eta detekzioa hobetuko ditu. Nabarmentzekoa da baheketa honi uko egin diotenen portzentajea % 1etik beherakoa izan dela.

 

4 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2024-05-18

    Orain, klima-aldaketarekin patologiak ugaritzea aurreikus daiteke, ingurumen-osasunaren ondorioz. Gero, jaio aurretik azterketa bat egitea ez dator gaizki, eta, gainera, gerta daiteke pertsona batzuek, gero, laguntza-zerbitzu publikoa ez iristea seme-alaba gehiago izatera, jaiotza-tasaren arazoa mundu superpopulatu batean kronifikatuz eta amaren zama bereziki mundu desorekatu batean areagotuz. Gainera, bere burua sakrifikatzeko aukera hori ulertzen du, beste modu batean ahalegin gutxiagorekin bizitzeko aukera hobetuta.

  • Argazkia Xaver
    2024-05-18

    Ahora con el cambio climático se puede prever aumento patologías debido a la salud ambiental luego un chequeo antes de nacer de lo que pueda venir no viene mal, además puede pasar que haya personas que luego el servicio público de apoyo no llegue lo que desanima a tener más descendencia cronificando el problema de la natalidad en un mundo superpoblado y aumentando la carga de la madre especialmente mundo desigual, entiende eso de sacrificarse habiendo mejor elección de vivir de otra manera con menos esfuerzo

  • Argazkia SN Robot
    @OsasunEJGV
    2024-05-17

    Comentario de X:
    👉🏼 Amaren odol-lagin baten analisian oinarritzen da. Analisi horri esker, haurdunaldian, eta fetua edo osasuna arriskuan jarri gabe, Down sindromearekin, Edwards sindromearekin edo Patau sindromearekin lotutako alterazio kromosomikoak detekta daitezke

    https://t.co/aULDNlvTAF

  • Argazkia SN Robot
    @OsasunEJGV
    2024-05-17

    Comentario de X:
    👉🏼 Se basa en el análisis de una muestra de sangre materna, que permite detectar durante el embarazo, y sin poner en riesgo la gestación o la salud del feto, alteraciones cromosómicas ligadas al síndrome de Down, síndrome de Edwards o síndrome de Patau

    https://t.co/hz6kHWqBZg

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak