Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Melgosak Euskal Autonomia Erkidegoan zenbait hamarkada garatzen daraman gizarte- eta osasun-zerbitzuen sistemen koordinazio-lana azpimarratu du

2024-05-17
  • "Pertsonak osasun-arlotik artatzeak pertsona horren gizarte-egitura ezagutzea eskatzen du"

Bilbo, 2024/05/17

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak, gaur, gizarte- eta osasun-zerbitzuen sistemen koordinazio-lana azpimarratu du. Izan ere, "Euskal Autonomia Erkidegoan hamarkadak daramatzagu lan hori egiten" eta etorkizunean ere "funtsezko lan-ildoa izaten jarraituko du". "Pertsonak osasun-arlotik artatzeak pertsona horien gizarte-egitura ezagutzea eskatzen du. Eta, modu berean, gizarte-politiken sistematik erantzun bat emateko, pertsona hori artatzen duten osasun-profesionalekin koordinatu behar da”.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Psikologia Kalean ekimenaren inaugurazioan parte hartu du gaur, Bizkaiko Psikologia Elkargoak antolatuta.

Gizarte-laguntza eta osasun-laguntza koordinatzeko moduaren adibide bat ERDU programa da, Melgosak azaldu duenez. ERDUk adikzioak eta behar soziosanitarioak dituzten eta baliabide tradizionaletatik urrun dauden edo arreta espezializatua jaso ezin duten pertsonen egoera hobetzen lagundu nahi du. "Programaren helburua da pertsonaren inguruan sistema desberdinetako baliabideak (oinarrizko gizarte-zerbitzuak, osasun mentaleko zentroak, bigarren mailako arretako gizarte-zentroak, aterpetxeak, eskakizun txikiko zentroak, Ertzaintza, Lanbide eta abar) elkar lotzea", azpimarratu du. ERDU, gainera, programa publiko bat da, Eusko Jaurlaritzak bultzatua, baina arazo bat antzeman eta ekintza-ildo bat planteatu zuten lau gizarte-erakundek asmatu eta egikaritua.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-05-17

    Comentario de X:
    🏥 Nerea Melgosa sailburuak Euskadin zenbait hamarkada garatzen daraman #gizartezerbitzuen eta #osasunzerbitzuen sistemen koordinazio-lana azpimarratu du

    🥼 #BizkaikoPsikologiaElkargoak antolatutzen duen Psikologia Kalean ekimenaren inaugurazioan 

    👉 https://t.co/QezqVCjN7g

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-05-17

    Comentario de X:
    🏥 La consejera #NereMelgosa ha destacado la labor de coordinación de los sistemas de #serviciossociales y de #salud que  #Euskadi lleva décadas desarrollando
    🥼 Hoy, en la inauguración de #PsikologiaKalean organizado por el #ColegiodePsicologíadeBizkaia
    👉https://t.co/wugDnp2OkE https://t.co/tE2lEiczsx

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)