Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Euskal sistema judiziala, Espainian jarraitu nahi den eredua

2012.eko martxoak 01

Justizia Ministerioak Euskadik modernizazio judizialaren alorrean, Bulego Judizial Berria abian jarri ondoren, lortu duen esperientzia baliatu nahi du.

Idoia Mendia Justizia eta Herri Administrazio sailburua, gaur Madrilen bildu da Alberto Ruiz Gallardón Justizia ministroarekin. Mahaiaren gainean, datozen urteotan Justiziaren alorrean jorratuko diren legegintza aldaketak.

Sailburuak Justizia Ministerioarekin elkarlanean aritzearen garrantzia azpimarratu du, Espainian justiziaren antolaketa berri baterako “gakoak” diren eta legealdi honetan jorratuko diren legegintza erreforma guztiak ezagutzeko.

Mendiak gogorarazi du Euskadik abian jarri duela bulego judizial berria, metodo “berezi eta berezko” batekin.

Idoia Mendiaren eta Ruiz Gallardón-en arteko bileraren ondoko prentsaurrekoan, Justizia sailburuak adierazi du ministroari bitartekotzaren gaia planteatu diola, Euskadik horretan aurrerapausoak eman nahi baititu, jurisdikzio guztietan, merkataritzakoan izan ezik.

Bilerak, era berean, adopzio irregularren gaiari buruz hitz egiteko ere balio izan du, Euskadik, Espainiako gainerako erkidegoekin alderatuta, salaketa indize “oso altuak” baititu. Mendiak ministroari jakinarazi dio Euskadin lapurtutako haurtxoen kasuak argitzeko asmoa duen Departamentuarteko Batzorde bat eratu dela. Sailburuak Euskadiren eta gobernu zentralaren arteko elkarlana nabarmendu du, gai horri erantzuna emateko.

5 iruzkin
  • @Fdrica
    2012.eko irailak 12

    Comentario de Twitter:
    Recordando ... RT @Irekia_News: El sistema judicial vasco, un modelo a seguir en España. http://t.co/fysmsD5i CURIOSO!!!

  • @coseju
    2012.eko martxoak 06

    Comentario de Twitter:
    NOJ en el Pais vasco http://t.co/TkVouD0N

  • @FFroi
    2012.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Fdrica: RT @irekia_news: El sistema judicial vasco, un modelo a seguir en España. http://t.co/fysr0des será mérito de muchos? o no?

  • @Javiermla
    2012.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @fdrica: RT @Irekia_News: El sistema judicial vasco, un modelo a seguir en España. http://t.co/thsS2iGG será mérito de muchos? o no?

  • @Fdrica
    2012.eko martxoak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @irekia_news: El sistema judicial vasco, un modelo a seguir en España. http://t.co/fysr0des será mérito de muchos? o no?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)