Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Nerea Melgosak gogoratu du Eusko Jaurlaritzak ibilbide bat bultzatzen duela konpainiei laguntzeko kontziliazioa beren enpresa-filosofian sartzeko apustuan

2024-05-16
  • Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Artizarra Fundazioaren eta Woman Forward Fundazioaren ekitaldi bati amaiera eman dio

Bilbo, 2024/05/16

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako jarduneko sailburu Nerea Melgosak bere saila ezartzen ari den kontziliazioa bultzatzeko politikak nabarmendu ditu gaur. Hala egin du Artizarra Fundazioak eta Woman Forward Fundazioak Bilbon, BAT | B Accelerator Tower-en, antolatutako "Berdintasunaren aldeko Enpresen Rankinga" aurkezteko ekitaldian. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-esparruan berdintasuna sustatzen nabarmendu diren enpresak saritzeko balio izan du ekitaldiak.

Melgosak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzak azken urteotan ibilbide bat sortu du konpainiei beren enpresa-filosofian kontziliazioa sartzeko apustuan laguntzeko: diagnostiko bat eta kontziliaziorako ekintza-plan bat egiteko laguntza ekonomikoekin; Kontzilia enpresa-komunitatean banakako eta taldeko laguntza emanez; gizarte-sentsibilizazioaren aldeko apustua eginez; kontzilia-webgunearen bidez informazioa eskainiz; eta aintzatespen publikorako sistema bat ezarriz, erakundeek kontziliazioarekin duten inplikazioari balioa emateko.

Adierazi duenez, "kontziliazio-neurriek plantillaren, enpresaren beraren eta hura osatzen duten lanpostu moten beharrak kontuan hartuta planteatzen direnean funtzionatzen dute". Eta gogoratu du datozen asteetan enpresetan kontziliazio-diagnostikoak eta -planak egiteko laguntzen deialdi publiko berri bat argitaratuko dela.

 

 

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2024-05-21

    Jabetzak eta arrazoizko preziorik ez duten alokairuek eta kontziliatzeko zailtasuna duten soldata baxuek bizi-maila garestitzeko baliabideak alde batera utzi ahal izatea eragiten dute, baita sakrifizio eta erantzukizun handiko ikasketak egotea ere, gero pertsona batek lan sinple baten alde lan egin dezan, buru osasungarriari buelta asko eman gabe, beste lan kualifikatu batek baino erremumerazio handiagoa izan dezan, hala nola eskuak falta direla. Tokian tokikoa zaintzen dutenak, batez ere, egoiliar iraunkorrak eta ez urtarokoak dira, eta eguzkitan egoten dira, erre gabe.

  • Argazkia Xaver
    2024-05-21

    Propiedad y alquileres con precios no razonables y sueldos bajos con dificultad de conciliar hacen que puedan marcharse recursos para un encarecimiento del nivel de vida, haya estudios con mucho sacrificio y responsabilidad para los que luego un/a pinche por un trabajo sencillo sin darle muchas vueltas a la cabeza saludables tenga mayor remumeración que otro trabajo cualificado como que faltaran manos. Quienes cuidan lo local principalmente son las personas residentes permanentes y no estacionales vienen y van al sol que más caliente sin quemarse.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)