Berriak Justizia eta Herri Administrazioa

Mendia: “Dekretuaren helburua ez da inor epaitzea, poliziaren gehiegikerien biktimei dagokien ordaina ematea baizik”

2012-03-01

Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den sufrimendu bidegabeen biktimei buruzko dekretuak 1968a eta 1978a bitartean poliziaren gehiegikeriak pairatu zituzten pertsonei dagokien ordaina ematea du helburu, “ez errudunak bilatzea”, eta 1978aren osteko kasuentzat beste dekretu bat egingo da

Eusko Jaurlaritzak “ezker abertzaleak Euskadin eraiki nahi izan duen bi indarkeriei buruzko teoria” gezurtatu nahi du. Horren harira, Idoia Mendiak, Justizia eta Herri-administrazioko sailburuak, Euskadin “ez direla bi indarkeria egon, ETArena bakarrik baizik" gogorarazi du, baina "kasu bakan batzuetan funtzionarioek gehiegikeriaz jokatu” zutela onartu du, eta, sailburuaren ustez, horregatik da beharrezkoa gehiegikeria horien biktimak onartzea. “Ez da inor epaitu nahi, biktima horiei dagokien ordaina eman nahi zaie”, argitu du Mendiak.

Mendiak azpimarratu du oso garrantzitsua dela instituzioek Estatuaren Segurtasun Indarren gehiegikerien biktimak onartzea; izan ere, beraren ustez, ezker abertzaleak "oso istorio desberdin bat kontatzen du pertsona horiek beren diskurtsoan sartzeko, baina ez dira beren taldekoak, inolako lotura politikorik ez zuten pertsonak ziren”, esan du.

Sailburuak ziurtatu du Euskadi ez litzatekeela ziklo terroristaren amaieran egongo “Patxi López lehendakaria izan ez balitz”, Lópezek zero tolerantziako politika bat zuzendu baitu, eta aurreko Gobernuarekin hori “ezin zen ezta irudikatu ere”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)