Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

2009-2011 aldian emandako txoke-abalek 28.300 enplegu sendotu dituzte

2012.eko martxoak 02

 

Programa honek onura ekarri die 2.800 enpreseri eta, guztira, 1.348 milioi euroko proiektuak egiteko bide eman du azken bi urte t'erdian.

  

 

Eusko Jaurlaritzak 28.300 enplegu sendotzeko lagundu du 2009. urtean sortutako txoke-abalen lineari esker. Industria-sarea eta enplegua atxikitzeko enpresa-proiektu bultzatzaileen finantzaketari laguntzeko programa horrek 42 enpresari eman dizkie abalak azken bi urte eta erdian, 267 milioi euroko zenbatekoaz.

 

Datu horiek gaur aurreratu ditu Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburu Bernabé Undak, Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkuraren aurrean egindako agerraldian. Txoke-abalen neurria Industria Sailak bultzatzen du eta hiri foru-aldundien laguntza du hasieratik.

 

ETEen zirkulatzaile-premietarako Ekonomia eta Ogasun Sailaren abalen programarekiko osagarria da tresna hori, elkarren bermerako sozietateen (EBS) bidez kudeatzen denarekiko, alegia.

 

Euskal ekonomian duen trakzio-eragina da txoke-abalen programaren punturik esanguratsuena, abalaturiko proiektuek 1.300 milioi eurotik gorako guztizko inbertsioa jo baitute. Jaurlaritzaren abalei esker guztira balio-kateko 2.800 enpresek parte hartu dute proiektu horietan, bertan 28.300 pertsonek lan egiten dutela.

 

2009ko ekainaren 5eko Gobernu Kontseiluaren erabaki batekin abiarazi zen neurria, Europako Batzordearen Denbora Esparrua deiturikoaren babesean, gaur egungo krisi ekonomiko eta finantzarioko testuinguruan finantzaketa baliatzea ahalbidetzen zuenaren babesean.

 

Urte hartan bost proiekturi eman zitzaizkien abalak 38,9 milioi euroko zenbatekoaz, 191,8 milioiko inbertsiorako.

 

Neurriak 2010ean jarraitu zuen, eta 17 proiekturi abalak ematea ahalbidetu zuen, 149,3 milioi euroko zenbatekoaz, 836,7 milioi euroko proiektuak egiteko bidea emanez.

 

Iaz guztira 18 proiekturi eman zitzaizkien abalak, 320,4 milioi euroko zenbatekoaz guztira, 426 enpresek eginikoak, eta ia 7.000 lanpostu sendotu ziren.

 

Beren ezaugarriak direla-eta gauzatzeko finantzaketa handia eskatzen duten inbertsioko proiektu bultzatzaileetan, eskarietan edo kontratuetan oinarritu dira abalak ekartzeko irizpideak.

 

2012an Europako Batzordeak Denbora Esparrua ez luzatzea erabaki badu ere, enpresari laguntzeko erreminta horren eraginkortasuna eta izandako lorpenak kontuan izanda, erreminten multzoa definitzen ari da Eusko Jaurlaritza, horiei esker enpresek finantzaketa baliatzea errazteko.

 

 

Txoke-abalen bilakaera 2009-2011 aldian

 

Urtea

Proiektuak

Enpresa eskatzaileak

Emandako abala

(M €)

Trakzio-eragina

Proiektuak

 (M €)

Baliatu dituzten enpresen kopurua

Enplegua

 

 

 

 

 

 

 

2009

5

7

38,9

191,8

351

2.498

2010

17

17

149,3

836,7

2.040

18.817

2011l

18

18

78,8

320,4

426

6.985

 

 

 

 

 

 

 

TOTAL

40

42

267

1.348,9

2.817

28.300

 

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2012. urteko martxoaren 2a

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)