Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

"Familiek garrantzi handia dute giza harremanetarako eta hezkuntza sozial, afektibo, komunitario eta balioen transmisiorako gune gisa" nabarmendu du Nerea Melgosak

2024-05-15
  • Sailburuak bat egin du Nazio Batuen deiarekin, klima-aldaketaren eraginaren inguruan familiak sentsibilizatzeko

Gasteiz, 2024/05/15

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak Hirukide Elkarteak Gasteizen egin duen 25. urteurreneko ekitaldian hauxe nabarmendu du: "familiek duten garrantzia giza harremanetarako eta hezkuntza sozial, afektibo, komunitario, babes emozional eta balioak transmititzeko gune gisa".

Familiaren Mundu Egunarekin bat eginez, Hirukidek ekitaldi instituzional bat egin du Arabako hiriburuko Europa jauregian. Ekitaldi horretan Nerea Melgosak hauxe adierazi du: "gure euskal gizartean familiak funtsezko zutabea dira. Eusko Jaurlaritzan argi daukagu familien eskubideak sustatu eta babestu behar ditugula eta haien ongizate-maila hobetzen lagundu behar dugula. Horretan urte asko daramagu, eta horrela izango da beti".

Hain zuzen ere, 2024ko Familiaren Nazioarteko Egun honen ospakizunaren ardatz gisa, NBEk familiak klima-aldaketaren inpaktuaren inguruan eta haiek klimaren aldeko ekintzan izan dezaketen zereginari buruz sentsibilizatzea ezarri du. "Guri birziklatzeari buruz ez digute ezagutzen ez dugun ezer esango... nire seme txikiak ez zuen jantzi bat estreinatu bikiak baino altuagoa izan zen arte" adibide gisa aipatu du Nerea Melgosak.

"Baloreak belaunaldiz belaunaldi transmititzen dituzten zerbait bezala ikusi behar dira familiak. Gainera, Hirukideko lehendakari Iñigo Abreuk dioen bezala, familiak gure komunitateak batzen eta kohesionatzen ditu. Beraz, gizartean nagusi den indibidualismoaren aurkako antidotoa da: ez dago lekurik "ni”-rentzat. “Gu” gara, zehaztu du bere hitzaldian.

"Hirukideren hogeita bosgarren urteurren honetan, Hirukideko kide garen edo izan garen familia eta pertsona guztiak zoriontzen ditut, baita, denboran zehar, elkarteko buru izan zaretenak ere: Ignacio De Guinea, Iñigo Abreu, Lurraldeetako presidenteak, zuzendaritza-batzordeak eta, bereziki, Hirukide sortu zenetik bertako zuzendari exekutibo den Natalia Diez-Caballero", azpimarratu du.

Melgosaren arabera "horrelako ibilbide bat pertsona askoren urratsak batuz bakarrik da posible: bide luzea egin duzue. Erreparatu seme-alabekin egunero ematen ditugun urratsei, jaiotzetik, ikastolan, eskolaz kanpoko ekintzetan... Barre egiten dut telefono-aplikazioetako eguneko 10.000 urratsak ikustean. Beste aplikazio bat asmatu beharko litzateke familia ugarien urratsak zenbatzeko. Hori bai da ibiltzea, baina gure eginkizuna laguntzea, eustea eta babestea da".

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-05-15

    Comentario de Twitter:
    2️⃣5️⃣🎂 Hirukidek bere 25. urteurrena ospatu du Gasteiko Europa Jauregian

    🗣️Melgosa sailburuak : "Euskadiko Familien V. Plana prestatzen hasiko gara, eta horretan, Hirukidek ekarpenak egingo ditu"

    👉https://t.co/v40WfDjPzA

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-05-15

    Comentario de Twitter:
    2️⃣5️⃣🎂 #Hirukide celebra su 25 aniversario en el Palacio Europa de Vitoria-Gasteiz
    🗣️Consejera #NereaNelgosa: “Se va a comenzar la elaboración del V Plan de Familias de Euskadi en el cuál Hirukide aportará"
    👉https://t.co/9PqTcH6VF8

    #Familia #Araba #Aniversario #Urteurrena https://t.co/mAZNo6arW0

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan