Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritza Espezializazio Adimendunean duen esperientzia Varsovian aurkeztera gonbidatu du Europako Batzordeak

2012.eko martxoak 01

 

 

  • - Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila gai horri dagokion jardunbide egokiaren adibide ontzat hartu da.

 

  • - Bihar eta ostiralean Espezializazio Adimendunari buruzko Europako mintegi bat egingo da Poloniako hiriburuan.

 

  • - Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Plangintza eta Estrategiako zuzendari Inmaculada Freijek Euskadiko esperientzia azalduko du.

 

  

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Plangintza eta Estrategia Zuzendaritzak Europako Batzordeak gonbidatuta Espezializazio Adimendunari buruzko Europako mintegi batean parte hartuko du Varsovian martxoaren 1ean eta 2an.

 

Plangintza eta Estrategiako zuzendari Inmaculada Freijek Euskadin izandako esperientziak azalduko ditu gai horri dagokion jardunbide egoki baten adibide gisa.

 

Europako Batzordea duela urte batzuetatik Europar Batasuneko kide diren herrialdeetako eskualde-ekonomiak dinamizatzera zuzendutako neurri multzo bat garatzen ari da, hain zuzen Espezializazio Adimendunaren ereduan oinarritutako eskualde-garapeneko estrategia berriak aplikatzeko ahaleginean. Eskualde horiei lehiakortasun-abantaila eman nahi zaie baita abantaila konparatiboa ere, etorkizuneko jarduera berriak garatzea ahalbidetuko diena.

 

Espezializazio Adimendunaren kontzeptuaren jatorria 2006-2009 aldian Europako aditu talde batek, "Knowledge for Growth Group" (K4G), egindako gogoeta estrategikoaren emaitza da; izan ere, Europaren eta Estatu Batuen artean zegoen "gap-aren" arrazoia eskualde-garapenaren eremuko espezializazio ekonomikorako eta teknologikorako gaitasun txikiagoa izatea zela ikusi zuten.

 

Espezializazio Adimenduna diziplina ekonomiko berria da eta bere jardun-eredua "lehiakortasunaren turbinaren" kontzeptuan oinarrituta dago, hau da, helize hirukoitzean honako hauek konbinatzen ditu: espezializazioa lehiakortasun-abantaila gisa, erlazioak berrasmatze ekonomiko gisa eta ikuspegi globala eskualdeari abantaila konparatiboa eransten dion alderdi gisa.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)