Dekretu proiektua Musika eta Dantzako Ikasketa Profesionalak ikasteta edo/ eta Errendimendu handiko kirolaria izatea, eta Bigarren Hezkuntzako ikasketak aldi berean egiteko neurriak ezartzen dituena. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak
Hezkuntza Sailak eskerrak eman nahi ditu aurretiazko kontsulta publikoaren fase honetan parte hartzeagatik.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, erregelamendua egin aurretik, aurretiazko kontsulta publikoa egin da https://www.euskadi.eus web-atarien bidez (Iragarki taula elektronikoa eta Irekia), eta, horietan, etorkizuneko arauak uki ditzakeen pertsona eta erakunde ordezkatzaileen iritziak eskatu dira.
Horretarako ezarritako epea igaro ondoren, eta aurretik aipatutako izapideen emaitza aztertu ondoren, Hezkuntza Sailburuak onartu beharko duen araua idazteko prozedura izapidetzen jarraituko da.