Eman odola!
Berriak Segurtasuna
qrcode

Eusko Jaurlaritzak kamioien ikuskapena indartuko du Euskadin

2024-05-12
  • Maiatzaren 13tik 19ra bitartean salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten kamioiak ikuskatuko dituzte
  • Gainera, maiatzaren 21etik 23ra bitartean, era guztietako kamioien pisua zainduko dute

Maiatzaren 13ik 19ra bitartean, biak barne, Ertzaintzak kamioien zaintza eta kontrola indartuko du Euskadiko errepide-sarean. Zehazki, salgai arriskutsuak errepidez garraiatzen dituzten kamioiak zainduko dituzte, jarduera hori arautzen duen nazioarteko akordioari (ADR) jarraituz. Besteak beste, ibilgailuaren dokumentazioa, plaken eta seinale laranjen erabilpena, sua itzaltzeko baliabideak, ekipamendu ezberdinak eta norbera babesteko ekipamenduak ere aztertuko dituzte.

Egiaztatuko dute baimendutako gidatze-orduak gainditzen diren eta ezarritako atsedenaldiak egiten diren, takografoak funtzionatzen duen edo manipulatu egin den erregistroak faltsutzeko eta polizia-kontrolak saihesteko.

Estibaliz Olabarri Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariaren esanetan, “istripu batean kamioiak tartean daudenean, ondorio larriak izan ditzake, are gehiago salgai arriskutsuak garraiatzen badituzte. Horregatik da garrantzitsua prebentzio-kontrol horiek egitea, Euskadiko errepide-sarean jokabide arriskutsuak saihesteko”.  

Bestalde, maiatzaren 21etik 23ra bitartean salgaiak garraiatzen dituzten era guztietako kamioien pisua zainduko dute. Horrela, baimendutakoa baino zama handiagoa daramaten eta zama ongi lotuta dagoen egiaztatuko dute.

Kamioiak kontrolatzeko eta zaintzeko kanpainak trafikoa eta garraioa zaintzeko eta kontrolatzeko urte osorako programatutako 38 kanpainen egutegiaren barruan sartzen dira.

5 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @SONIAGARCIADIA3
    2024-05-14

    Comentario de Twitter:
    RT @AsetraviInfo: El Gobierno Vasco intensifica la inspección de camiones en Euskadi
    https://t.co/NC4RkaSjKF

  • Argazkia SN Robot
    @conseur2000SL
    2024-05-13

    Comentario de Twitter:
    RT @AsetraviInfo: El Gobierno Vasco intensifica la inspección de camiones en Euskadi
    https://t.co/NC4RkaSjKF

  • Argazkia SN Robot
    @AsetraviInfo
    2024-05-13

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco intensifica la inspección de camiones en Euskadi
    https://t.co/NC4RkaSjKF

  • Argazkia Xaver
    2024-05-12

    Oraindik ere, akats baten ondorioz, istripuak ikusten dira, GPS eguneratu gabearen jarraipena, kostuak handitzen dituztenak eta segurtasunaren arloa deskuidatzen dutenak. Etorkizunean, beharbada, makinek ez dute jakingo ibilbide baten mapa interpretatzen, dena errore-marjinarekin eginda emango digute, eta ez zaie konturik eskatuko. Eta bide alternatiboek, muturreko zirkunstantziengatik trazadura garetera joaten denean, ez dute gero aitzakiarik balio hondamendia datorrenean.

  • Argazkia Xaver
    2024-05-12

    Todavía se ven accidentes por error seguimiento GPS no actualizado todo que aumentaran los costes y se descuidara el ámbito de la seguridad, habrá en un futuro quien quizás no sepa interpretar el mapa de una ruta cuado las máquinas nos lo den todo hecho con margen de error y no se pidieran cuentas a las mismas. Y de rutas alternativas cuando el trazado se fuera al garete por circunstancias extremas no valen luego excusas cuando sobreviene el desastre.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak