Berriak

Eusko Jaurlaritzak, Nafarroa eta Akitaniarekin batera, europar instituzioetara zuzendutako misio bateratu bat antolatu du

2012.eko otsailak 29

Lurdes Auzmendik gidatuta -Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordea- , Euskadik, Nafarroak eta Akitaniak beren indarrak batu dituzte europar instituzioen aurrean agertzeko

            Euskadik, Nafarroak eta Akitaniak indarrak batu dituzte hizkuntza politikaren eta Euskararen alorrean gauzatzen ari diren ekintza bateratuak europar instituzioei aurkezteko. Eusko Jaurlaritzak Nafarroako Gobernuaren Euskarabidearekin eta Baionan kokatuta Office Public de la Langue Basquerekin abiatu dituen lehenengo ekimen bateratuetako bat da, eta beraren xedea da Euskararen alorrean egiten ari dena Europar Batasunari jakinaraztea eta aurkeztea.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuorde Lurdes Auzmendik abiatuta eta gidatuta, eta Euskadiren EBrako Ordezkaritzaren lankidetzarekin, topaketak egin dira Europar Parlamentuko hizkuntza gutxituen talde arteko batzordearen lehendakariorde Tabajdi eurodiputatuarekin, Izaskun Bilbao eta Eider Gardiazabal eurodiputatuekin, Europar Batzordeko Eleaniztasunerako Zuzendariarekin eta europar think-tank eta sareen ordezkariekin.

"Lehenengo misio bateratu hau aurreranzko urrats handia da, zeren erakusten baitu Euskadi, Nafarroa eta Akitaniaren arteko lan harremana gero eta estuagoa dela. Esanguratsua da hori egitea guztiok batera europar instituzioen aurrean agertzeko. Europak gure erreferentzia izan behar du, eta gehiago inplikatu behar gara eta lotura zuzenagoa izan instituzioekin; halaber, elkarrekin agertu behar dugu Europar Batasuneko instituzioek eskaintzen dituzten foro eta aukeretan", adierazi du Sailburuordeak.

            Lan misioaren partaideak hauexek izan dira: Lurdes Auzmendi, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordea, Fançois Matia, Akitaniako lehendakariordea eta l'Office Publique de la Langue Basqueren lehendakaria, eta Maximino Gómez, Nafarroako Euskarabidea Institutuaren Zuzendari-gerentea, eta, halaber, Miguel Angel Crespo, Eusko Jaurlaritzako mugaz gaindiko Lankidetzarako Ordezkaria, eta beren taldeetako kide batzuk. 

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak Europako hizkuntza gutxituen NPLDn sarean parte hartzen dute lehendik, eta beste ekimen bateratu batzuetan ere, Galizia eta Kataluniarekin batera.

 

Beste alde batetik, azpimarratzekoa da iazko amaieran Kultura Sailak zenbait lan bilera izan zituelako Europako instituzioekin, hizkuntzen euskal industriarekin batera.

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Lurdes Auzmendi, Viceconsejera de Política Lingüística del Gobierno Vasco, y Miguel Angel Crespo, Delegado par la Cooperación Transfronteriza