Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIak "Avedis Donabedian" kalitate aintzatespen entzutetsua jaso du
- Jarduera Memoria Onenari ematen zaion Saria da, hain justu; Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitalearen 40. urteurrena eta ESI gisa eratu zeneko 10. urteurrena ospatzen den urtean datorrena.
Barrualde-Galdakao ESIak 2024ko Kalitatearen Avedis Donabedian sari entzutetsua eskuratu du, Jarduera Memoria Onenari. Sari hori urtero ematen zaie osasun-erakundeei, osasun-zentroen kalitate-alderdiak aintzatesteko eta arlo bakoitzaren etorkizuneko garapen-joerak markatzeko.
Edizio honetan saritutako jarduera-memoria GRI (Global Reporting Initiative) nazioarteko estandarretan oinarritzen da. Estandar horietan, jarduera asistentzialaren adierazleez gain, adierazle sozialak, ingurumenekoak eta ekonomikoak ere jasotzen dira, baita giza eskubideak errespetatzearekin lotutakoak ere. Bestalde, memoria honek bat egiten du 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin.
Aurretiaz, 1995ean, orduko Galdakaoko Ospitaleak irabazi zuen sari hori. Inauguratu zenetik 40 urte betetzen dituen honetan, esan behar da, bere ibilbidean, sari honen kategoria desberdinetan saritua izan dela: ESKren memoria (2014 eta 2023), osasun mentala eta adikzioak (2014) eta jarduera-memoria (1995 eta 2024).
Aurten XXXIV. urtea beteko duten sarien banaketa ofizialeko ekitaldia Bartzelonan egin da, eta hantxe izan dira Jon Guajardo Remacha Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari-gerentea, Susana Garate Pérez Ekonomia eta Finantzako zuzendaria eta Argiñe Escolástico Kalitateko arduraduna.
Irabazi asmorik gabeko Avedis Donabedian Fundazioaren xedea da lan egitea profesionalekin eta osasun-zentroekin, administrazio publikoekin, elkargo profesionalekin, eta erakunde publiko eta pribatuekin, herritarrek jasotzen dituzten osasun- eta gizarte-zerbitzuen kalitatea hobetzeko. Hobetzeko asmo horri erantzuteko, berriz, Fundazioak sari batzuk ematen dizkie, urtero, bere jarduera-eremuan kalitatea bultzatu duten pertsona eta erakundeei.
-
2024-05-09
Comentario de Twitter:
👉🏼Se trata del Premio a la Mejor Memoria de Actividad en un año en el que celebra el 40 aniversario del Hospital Universitario de Galdakao-Usansolo y el 10º aniversario de su constitución como OSI -
2024-05-09
Comentario de Twitter:
Jarduera Memoria Onenari ematen zaion Saria da, hain justu; Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitalearen 40. urteurrena eta ESI gisa eratu zeneko 10. urteurrena ospatzen den urtean datorrena.