Eman odola!
qrcode

Gobernu Kontseiluak 290.000 euroko laguntzak onartu ditu Gizarte Ekonomia sustatzeko (Gobernu Bilera 2024-5-7)

2024-05-07

Gobernu Kontseiluak 290.000 euroko bi laguntza-agindu onartu ditu gaur, langileek enpresetan parte hartuz eta enpresen gizarte-erantzukizuna zabalduz gizarte-ekonomia bultzatzeko. 

Lehenik eta behin, 140.000 euroko deialdi bat onartu da, langileek gizarte-ekonomiako enpresen kudeaketan eta organoetan duten parte-hartzea erraztu eta hobetuko duten tresnen garapena eta ezarpena finantzatzeko, bai eta belaunaldi-erreleboa finantzatzeko ere. Gizarte-ekonomiakoak ez diren enpresen kasuan, laguntzak erabiliko dira langileek parte hartzeko plan bat egitea eta ezartzea finantzatzeko, langileek enpresan parte hartzeko ereduak definitzeko tresnak diseinatzeko eta enpresa partaidetuen eredua zabaltzeko.

2023an ere deialdiak 140.000 euroko zuzkidura izan zuen, eta hamazazpi erakunde izan ziren onuradun.

Bestalde, Kontseiluak argi berdea eman dio Enpresen Gizarte Erantzukizuna (EGE) Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan zabaltzeko eta ezartzeko laguntzen deialdiari. 150.000 euroko zuzkidurarekin, EGEaren ezarpena finantzatzera bideratuko dira laguntzak, iraunkortasun-memoriak eginez; Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) egindako ekarpenaren diagnostikoa egitera, bai gizarte-ekonomiako enpresetan, bai gizarte-ekonomiakoak ez direnetan; eta Enpresaren Gizarte Erantzukizunaren kultura eremu publiko, enpresarial eta korporatiboetan hedatzeko jardueretara ere bai.

Aurreko ekitaldiko aurrekontuak, aurtengoaren berdin-berdinak, aukera eman zuen 30 enpresari 1.875 eta 10.000 € arteko dirulaguntzak emateko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko