Elkarlan Sariak
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Emakundek eta Deustuko Unibertsitateak sexu-indarkeriaren aurrean esku hartzeko prestakuntza berezia jarri dute abian

2024-05-06
  • Online formatuko graduondoko honi esker, sexu-indarkeriak identifikatu eta diagnostikatu ahal izango dira eta, aldi berean, horiek prebenitzeko eta konpontzeko gaitasunak garatu ahal izango dira

Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestak eta Deustuko Unibertsitateko errektore Juan Jose Etxeberriak hitzarmen bat sinatu dute gaur, maiatzak 6, 2024-2025 ikasturtetik aurrera sexu-indarkeriaren aurrean esku hartzeko berariazko prestakuntza garatzeko. Akordio horrek jarraipena ematen dio duela hogei urte baino gehiago hasitako bi erakundeen arteko lankidetzari. Zehazki, emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean esku hartzeko Euskadiko lehenengo masterra abian jarri zenean hasi zen bien arteko lankidetza.

Sexu-indarkerian esku hartzeko graduondoko berriak lagunduko du sexu-indarkeriak eta horien kausak sakonki ulertzen, bai eta horiek saihesteko ezagutzak eta tresnak ematen ere. Online formatuan izango da, 2024ko urrian hasiko da, eta arlo horretan ospe handia duten profesionalek emango dute. 24 kreditu ditu (600 ordu), eta gai hauek landuko ditu: esku-hartze psikosoziala eta instituzionala, trauma eta krisi egoeretako arreta terapeutikoa eta ziberindarkeria sexualak edo indarkeria horiek prebenitzea, hautematea eta identifikatzea.

Arazo horri heltzeko, espezializazio handiko ikuspegi integrala, diziplinartekoa eta intersekzionala behar da, bai eta esku hartzeko prozesuen eta erakunde-egituraren ikuspegi orokorra ere. Esparru horretan egin berri den arau garapenak berariazko prestakuntza duten profesionalen eskaera soziala eta instituzionala sortu ditu.

Zentzu horretan, ikasketa horiek araudi berriari eta araudi horrek eskatzen dituen lanbide-profilei erantzuten diete. Gainera, irteera profesionala izango dute erakunde publikoetara bideratuta, bereziki administrazio eta gizarte-zerbitzu guztiek, erakunde pribatuek, elkarteek eta gobernuz kanpoko erakundeek irekiko dituzten arreta-zentroetara. Emakundek programa honetan ikasteko berariazko bekak eskainiko ditu.

Akordioa sinatzeko ekitaldian Raquel Royo, graduondoko programaren zuzendaria, eta Ane Ferran, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekanoa, ere izan dira.

 

3 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @RevTrabajadora
    2024-05-07

    Comentario de Twitter:
    Emakunde y la Universidad de Deusto ponen en marcha una formación específica en intervención en violencia sexual https://t.co/hXfu5biYu2

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-05-06

    Comentario de Twitter:
    🟣🎓Emakundek eta Deustuko Unibertsitateak Sexu-indarkerian esku hartzeko graduondoko online berria jarri dute abian
    👉https://t.co/M37oWmwtyn

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-05-06

    Comentario de Twitter:
    🟣🎓Emakunde y la Universidad de Deusto ponen en marcha un nuevo postgrado online en Intervención en Violencia Sexual  
    👉 https://t.co/6C1eXglkyw 

    #Emakunde #Deusto #postgrado #graduondokoa #SexuIndarkeria #ViolenciaSexual https://t.co/OHS0BJBiJY

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)